Denboraldi honetan, kasu konplexuetan espezializatutako ugalkortasun-kliniken taldea den @ivflife_spain, gure babeslearekin lankidetzan, eta hainbeste desiratzen duten haur hori izateko familia gehiagoren ametsa ahalbidetzeko helburuarekin, Bera Bera klubaren partetik IVF-Life Donostian hitzordua eskatzearekin bakarrik, formularioa betez abantaila hauek guztiak dituzu:
- 1. bisita doan
- Emakumearen ugalkortasun-azterketa doan
- % 10eko deskontua zure tratamenduan
Gainera, IVFk Landing page bat jarri du martxan Bera Bera eskubaloiko informazioarekin
super amara Bera Berak astelehen arratsaldeko Gascan egiten duen ohiko saioa Realarekin egin du, futbolean selekzioek eragindako etenealdia dagoelako eta Bera Berak larunbaterako programatutako jardunaldia irailean jokatu zuen, izan ere, Txilen bihar hasiko den Panamerikanoan dira Cavo, Gavilán, Karsten eta Fernandes.
super amara Bera Berako lau jokalariak Txilera joan dira 2023ko Santiagoko Panamerikar Jokoetan parte hartzeko. Txapelketa honek 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetarako sarbidea emango dio txapeldunari bakarrik. Antza, Malena Cavo, Shula Gavilan eta Elke Karsten, Argentinarekin, Mariane Fernandesen Brasilen aurka neurtuko dira, urriaren 29ko finalera sartzeko faboritoak baitira.
Harrobiko taldeen asteburuko emaitzen arten azpimarragarrienak dira Euskal Ligan senior eta kadete neskek lortutako garaipenak eta Gipuzkoako txapelketetan, kadete eta infantiletan irabazitako partidak.



































