Asteburuko emaitzen artean azpimarragarrienak izan dira Euskal Ligan, senior taldeak Gasteizen irabazi zuen (24-38) eta Lacturale Bera Bera kadete taldeak Urdulizen garaipen handia lortu zuen (28-41).
Horrez gain, Gipuzkoako Txapelketetan senior mutilek Pasaian irabaztea lortu zuten, kadete neskek Errenterian eta infantiletan, garaipena eta berdinketa.
super amara Bera Berak abonatu, zale eta jarraitzaileen eskura jarri ditu jada salmentarako webgunean European Leagueko Q3ko itzulerako partidarako sarrerak, azaroaren 19an, igandean, Norvegiako Sola HK taldearen aurka jokatuko duena (Gasca, 12etan), alegia. Klubak 15 eurotan mantentzen du sarreren prezioa helduentzat eta 7,5 eurotan gazte eta jubilatuentzat; abonatuek, berriz, % 50eko deskontua izango dute.
super amara Bera Berako arduradun Tati Garmendiak Lydia Blanco aurkeztu du gaur goizean Bidebietan, super amara Bera Berako taldean, denboraldia amaitu arte fitxatu duen 21 urteko hegalekoa, Caja Rural Aula Valladolid taldetik datorrena. Blancok aitortu du “nahiko prozesu zaila” izan dela, “ahalegin handia” egin behar izan duela “hona etortzeko”, eta “nahiko pozik” agertu da fitxaketa gauzatu delako.
Asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hamar partida jokatuko dituzte, Euskal Autonomi Erkidego osoan.
super amara Bera Berak 1.011 abonurekin itxi du 2023-24 denboraldi honetako abonatuen kanpaina, hau da, % 10eko hazkundearekin, marka berri bat ezarriz eta milako langa gaindituta. Tati Garmendia arduradunaren ustez, “Gascara etortzea ikuskizunaren eta ondo pasatzearen sinonimoa da, batez ere familian, eta larunbatero nabaritzen dugu”.



































