
Bederatzi partida eta bi berdinketa bestetik ez zuten lortu Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Euskal Ligan, senior taldeak puntua urratu zuen Bidebietan Kukullagaren aurka partida osoa galtzen joan ostean. Hirugarrenak dira sailkapenean. Jubenil eta kadeteetan aukerarik gabe gelditu ziren Lacturale Bera Bera eta Herrería Bidebieta Bera Bera taldeek. Beste berdinketa Bera Bera kadete neskek lortu zuten.

Espainiako Eskubaloi Federazioak Jose Ignacio Prades hautatzaileak egindako Guerreras selekzioen zerrenda ezagutarazi du gaur goizean. Bertan, Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria eta Paula Arcos, super amara Bera Berako jokalariak, daude.

Bederatzi partida asteaburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeentzat. Euskal Ligan, senior taldeak Kukullaga hartuko du larubatean Bidebietan (18,10ean). Aurretik, 16,10ean Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Basauriren bisita izango du, kadete taldeak Oñatin izango du hitzordua igande goizean eta mutiletan, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak erronka zaila du Trapagaranen eta jubenilek, berriz, Usurbilen.

super amara Bera Berak izan zuen azken erasoa, baina ez zuen jokaldia zehaztu, eta Elke Karsteneren jaurtiketa ezin izan zuen hesia gainditu denbora agortuta. Donostiarrek aldea zabaldu ahal izan zuten bigarren zatian, azken minutuetan lotu, eta berdinketarekin geratu ziren (24-24) Atticgo Elxen aurka.