
Asteburuko emaitzei erreparatuta, Euskal Ligan, senior taldea aurreneko bi postuetan sailkatzeko borrokan jarraitzen du. 15 gol sartu zituen Amaia Zolezziren gidaritzapean Askartza taldea gainditu zuten Bidebietan. Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeari partida azken minutuetan ihes egin zuen eta Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilak puntu bat urratzeko zorian izan ziren.

Realeko entrenatzaile Natalia Arroyo +Kirola Topaketen bigarren protagonita izango da. Bera Bera Eskubaloiak abian jarri duen egitasmoak emakumezkoen kirolaren inguruan hausnarketa egitea du helburu. Hitzaldia Kirol Etxeko Atano III aretoan izango da martxoaren 13an, 19etan.

Garaiari dagokion eguraldia egiten ez duenean erabiltzen da esaera hau. Edo espero ez denean hotza egiten denean. Eskubaloiari lotuta, hiru hilabete falta dira lehiaketak amaitzeko edo beste modu batera esanda, denboraldiko mamitsuena dator segituan martxoan sartu bezain pronto eta esamoldeari erreperatuz, super amara Bera Berak ez du oraindik maiatzean kokatu nahi du bere burua, garaiko partidei helduz baizik, izan ere, martxoan lidergoa berresteko aukera izango luke eta Europa ziurtatuz.

Infantil mutilen taldea izan ezik, harrobiko guztiek partidak jokatuko dituzte asteburu honetan. Euskal Ligan Bera Bera senior taldeak Askartza hartuko du Bidebietan larunbatean. Aldez aurretik Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak Bidasoa izango du aurrean 16etan eta 18,10etan Lacturale Bera Bera kadeteak, Orio. Beraz, hiru partida Bidebietan. Jubenil neskek Basaurin izango dute hitzordua eta kadete mutilek, goizean Gascan Barakaldorekin.
Gipuzkoako txapelketan, infantil taldeek etxetik at jokatuko dute, Zumaian eta Bergaran eta alebinek, Yoldin, igande goizean Zarautzekin.

Lara Gonzálezen lesioa dela eta, José Ignacio Prades Espainiako hautatzaileak June Loidi deitu du Guerreras selekzioaren deialdia osatze aldera, Portugalen Batalha izeneko txapelketan parte hartzeko. Streaming