Akaba Bera Berako Patrizia Pinedo, Dagmara Kowalska eta Jockelyn Tienstra jokalariak bere selekzioekin konzentraturik aurkitzen dira.
Espainiako selekzioa Pinton (Madril) konzentraturik aurkitzen da eta martxoak 4,5 eta 6ean Alemaniako “Riesa” txapelketan partaide izango da. Txapelketa honetan parte hartuko duten selekzioak Norvegia, Kroazia, Alemania eta Espainia izango dira.
Poloniako selekzioak Oradea-Errumanian martxoak 4tik 6ra Oradea-Errumanian ospatuko den txapelketan parte hartuko dute eta Holandako selekzioak Txekian jokatuko du beste txapelketa bat.
Akaba Bera Berak espero zena baino gehiago sufritu zuen baina azkenean laugarren postuan finkatzen dien bi puntu berri lortu zituen. Leon taldeak erraztasun handiarekin jokatu zuen eta atsedenera bi goleko abantailarekin heldu zen.
Bigarren zatian, ohiko 5-1 defentsatik 6-0era pasa ondoren, donostiakoak partidaren agintea lortu zuten.
Akabako jokalarientzat azken partidetako nekea nabaria izan zen.
Golegileak hauek izan ziren: Dagmara Kowalska 3,Tati Garmendia 7,Manuela Fiedel 8, 3 penalti,Patri Pinedo 7,Zulai Agirre 1 eta Verónica Valverde 6.
Akaba Bera Berak partida bikaina jokatu zuen larunbatean H.C.Leipzig taldearen auka. Partida azkarra eta bizitasuna handikoa izan zen, gol askorekin bi taldeen aldetik.
Partidaren albiste txarra Esme Lópezen lesioa izan zen. Asteartean egindako resonantziaren emaitza argia izan da: Akiles tendoiaren haustura. Esme Lopezi ebakuntza ostegunean egingo diote.
Golegileak hauek izan ziren: Dagmara Kowalska 7,Tati Garmendia 11,Esme Lopez 4,Manuela Fiedel 9,Patri Pinedo 3 eta Zulai Agirre 1.
Akaba Bera Berak EHF Kopako final zortzirenen itzuliko partida igandean jokatuko du, otsailak 20an, 16:00tan Leipzigen (Alemania).
H.C.Leipzig taldeak Donostiako ezusteko porrotaren ondoren, favorito bezala etorri baitziren, etxean jokatzen dutela eta zaletuen eraginaz baliatuko dira kanporaketa gainditzeko.
Akaba Bera Berak etxean lortutako hiru goleko abantaila nahiko urria izango da kanpoan jokatzen dutela kontuan izanik. Esmeren gabezia ere nabaria izango da partida honetarako, ala ere taldea indartsu aurkitzen da eta kanporaketa gainditzera joango dira.
Garaipen garrantzitsu honekin, Akaba Bera Bera sailkapeneko laugarren postuan finkatzen da.
Taldeak, bai físiko aldetik eta bai joku aldetik momento onean aurkitzen dela azaldu zuen berriz ere.
Atsedenera 16-13 emaitzarekin heldu ziren, eta bigarren zatian zehar aldea handitzen joan ziren, azken emaitza lortu arte.
Golegileak hauek izan ziren: Dagmara Kowalska 7, Tati Garmendia 6, Esme Lopez 2, Manuela Fiedel 8, Patri Pinedo 4 eta Zulai Agirre 1.