Akaba Bera Berak aprobetxatuko du Superliga ABFko liderraren bisita klubarekin edonolako lotura duen kirolari olinpiko omentzeko. Pekineko Joku Olinpikoetan lau domina lortu dituen Richard Oribek, Akaba Bera Bera taldearen zale amorratua, donostiar zaletuen txaloak jasoko ditu ekitaldi honetan. Bertan, berarekin batera Arkaitz García, igerilari paralinpikoa, eta Akaba taldearen Pekinen izandako ordezkariak, Alexandra Lacrabère eta Raphaelle Tervel, Frantziakin bostgarrenak izan direnak, izango dira omenduak.
Merezitutako omenaldi hau Bidebietan izango da larunbatean, 19etan Akaba Bera Bera eta Eldaren arteko partidaren aurretikoetan
Richard Oribe donostiarrak, 32 urtetakoa, Pekinen lau domina lortu ditu, bat urrezkoa eta beste hiruak zilarreskoak, eta mundo errekord bat eskuratu du 200 metro libreetan. Hau kontutan izanik, 15 domina lortu ditu olinpiadetan, gehitu bait dira Atlanta ’96, Sidney ’00 eta Atenas ’04 lortu dituen 11etara.
Akaba Bera Beraren sasioa ezagutzeko lehenengo aukera izango dugu bihar, Ribarrojara egingo duten bidaian. Hango taldeak murriztu egin du bere potentziala, bai ekonomikoa eta baita kirol arloan ere, baina oraindik Akaban izandako Ciobanu atezaniaren tamaineko jokalariak baditu. Berarekin batera Jelicic, Savic, Forner edota Simescu argi uzten dute talde honen indarra.
Gainera, estreineko jardunaldia Leonen porrota jasotzeak arriskutsuagoa egin du Gregorio Garcíak zuzentzen duen taldea, etxean ezin bait dute puntuak galdu.
Dena den, aukera ona da Reyes Karreren taldeak garaipena lortzeko, horrek baliatuko duelako aurreko denboraldietako bostgarren lekua gainditzeko duten proiektu eta animoa.
EHF Kopako bi partidak etxean
Bestalde, “Etar-64” Veliko Tarnovo (Bulgaria) eta Akaba Bera Berak sinatu egin dute akordio bat EHF Kopako bigarren kanporaketako bi partidak Gipuzkoan jokatzeko. Hori dela medio, lehenengo partida larunbatean Otsailak 11 izango da Bidebietan, eta bigarrena igandean, Otsailak 12, Errenterian.
Bere klubaren 25. urteurrena ospatzeko, Akaba Bera Berak omenaldi bat egingo dio Ohorezko Mailan izandako jokalariei, eta dohain eskuratu ahal izango dute 2008-09 denboraldirako abonua.
Hori dela medio, Bidebietako harmailetan bilduko dira berriro lehenbizi Bidebieta neta geroago Bera Beran izandako jokalari haiek, orain ABF Superligan gorenetako eta Euskadiko nesken kirolean inportanteenetako den taldearen oinarriak ezarri zituzten.
Abonua jasotzeko, jokalari hauek taldeko bulegotik, Bidebieta Kiroldegian, pasa behar dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.
Leku eta ordutegi berean, Akaba Bera Berako zaletuak badaukate prest denboraldi honetarako abonuak, 50 euro truke. Gainera, urte honetarako berrikuntza bat sartu egin dute, Erreka Laranja laguntaldeen bazkideek abonu bereziak izango dituzte, laranaja kolorezkoa, eta taldearen alde ematen dituzten animoak saritzeko.
Joan den ostiralean “Erreka Laranja” laguntaldea martxan jarri zen, inauguraketa egin bait zuen ekitaldi batean non bazkideez gain, ia jokalari guztiak egon ziren.
Ilusio osoz ageri zen Antonio Curto, momentu honetan 64 bazkide dituen peñaren presidentea, eta gogoratu egin zuen nola jaio zen ideia hau, iaz Lizarran. Han donostiar zale amorratu batzuk egon ziren taldea animatzeko. “Giroa sinestezina izan zen” gogoratzen du Antoniok, “animatzeagatik gure jokalariak ezezik, hango zaletuak ere zoriondu ziguten, lortu egin bait genuen ehun bat lagunen artean hango 1.500ak ixiltzea”.
“Etxean berriro partida bat izaterakoan”, adierazi du Curtok, “konturatu egin ginen zale guztiok harmailetan zehar hedatuta geundela, ez zegoen elkartasunik taldea animatzeko”, eta horregatik bildu ziren Lizarrako giroa errekuperatzeko etxeko partida guztietarako. Zaletuen artean zabaldu zen ideia hori, eta Erreka tabernan erroldatua, ideia izan zutenek beharrezko legezko tramiteak egin zituzten, laguntaldea osatu eta ofiziala egitearren.
Pauso horiek gaindituta, bazkideen kopuruak harritu egin ditu proiektu honen antolatzaileak, liga hasi baino lehen 60tik gorakoak bait ziren.
2008/09 denboraldiko lehenbiziko partidan “Erreka Laranjaren” presentzia nabaritu egin zen, bere bonboak, danborraz eta turutak eramanez, eta beren eztarri boteretsuekin, gozatu egin zuten taldearen lehenbiziko garaipenarekin, laranjaz tintatutako kamiseta pilo eta Bidebietan ia ezezaguna den giroa zabalduz, taldea gorenera eramateko.
2008/09 denboraldia prestatzeko oraindik entrenatzen hasi ez den bakarra infantil mailakoa da, eta hurrengo astelehenean, Irailak 15, talde honen jokalariek lehenbiziko saioa egingo dute.
Entrenamendua Bidebietako Kiroldegian izango da, arratsaldeko 17etan, eta entrenatzailea Ainhoa Garcia izango da, 2. Nazionaleko taldearen jokalaria da ere prestatzailea.