Akaba Bera Bera taldea Almeriara abiatu da helburu bat lortzearren, Vicar Goya gainditu eta jardunaldi baten faltan ABF ligan laugarren postua ziurtatu, inoiz lortutako posturik onena berdintzeko.
Lorpen honekin amanera ezinhobea emango zion Reyes Karrerek zuzentzen duen taldeak denboraldi honetara, Erregina Kopa irabazita, eta ABF Kopan txapeldunordea.
Ez da erreza ez izango hau lortzea, larunbat honetako partidan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Vicar taldeak bi puntuak behar dituelako seigarren postua mantentzeko, Elcherekin leian dago horretarako, eta horrek hurrengo urtean EHF Kopan parte hartzeko aukera eman dezake.
Miguel Ángel Floridoren taldea denboraldi txukuna betetzen ari da, Erregina Kopan parte hartu zuen, eta Joao maila ona azaldu zuen, eta horrek goi taldeak jarratzaileen artean hoberenaren titulua eman dio. Ziuraski “Susu” Koleva hispano-bulgariarrak ezin izango du partidan jokatu lesionaturik egoteagatik, baina talde ona osatzen du Almeriarrak, eta guztien artean kalitatezko bi japoniar dira, Hayafune eta Komatsu, eta Popovic, hurrengo denboraldirako Eldak fitxatu berria, eta oso ondo aritzen dela bai lateralean baita pibotean ere.
Normalean gaizki pastasen dute donostiarrak Almerian emaitza positiborik lortzeko, eta bere alde hoberena azaldu behar izango dute bi puntuak lortzeko. Horretarako nahitaezkoa izango da defentsa ona burutzea, joaneko partidan, Urtarrilean, gertatu zen bezala, Akaba Bera Berak 26 eta 21 irabazi egin zuela.
Hori lortzeko, eta espero ez den Parc Sagunten porrot galantaren zain hirugarren postua lortu ahal izateko, talde osoa izango du prest Karrerek Almerian.
Partida Ruiz González eta Zapico Fernández epaile asturiarrek zuzenduko dute.
Akaba Bera Berako Kirol Zuzendaritzak bere fitxak mugitzen hasi da hurrengo denboraldirako taldea osatzen, eta lehenbiziko berria izan da Libe Altunak bere kontratua berritu egin duela. Zarautzeko eskubi hegalekoak bi denboraldi gehiago emango ditu talde donostiarran.
Nahiz eta 23 urte besterik ez izan, badira bost denboraldi Bera Beran dagoela jokalari gipuzkoarrak, lesio larriak gaindituta, ematen duela betirako ahaztu egin dituztela, eta aurten azken urteotako emaitza onenetakoak lortu dituela bere jokoan.
Berrikuntza honekin, klubak jokalari ezkertia, klubarekin eta zaleekin identifikatua, eta azken urteotako arrakastetan parte hartu duela.
Honela, hurrengo denboraldirako taldea forma hartzen ari da, Altunarekin batera, kontratua indarrean daukaten beste bost jokalari badirelako; halaber, Tati Garmendia, Esme López, Zulai Agirre, Verónica Valverde eta Kattalin Olasagasti.
Bestelako jokalariekin, aurten kontratua bukatzen zaiela, klubak hitzegiten hasia da, hurrengo urtean hain emaitza ona eman duen taldea mantentzeko asmoz, Erregina Kopa irabazita, ABF Kopan txapeldunordea, eta ABF ligan ia lortua den laugarren postua, inoiz lortutako posturik onena berdinduko duela.
Bestalde, taldea ondo prestatzen ari da Vicar Goyaren kontrako partida, eta horretarako hurrengo osteguneko gauean Almeriarantz abiatuko da. Ez da partida makala izango, geratzen diren bi jardunaldietan etxeko taldeak Elchekin batera borrokatuko duelako seigarren postua lortzeko, agian Europan aritzeko aukera emango duela.
Donostiarrentzat, ordea, lehenbiziko aukera da laugarren postua ziurtatzeko, eta Parc Saguntek duen hirugarren lekuaren bila joateko, nahiz eta ia lortuezina izan.
Hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen liga bukatzeko, eta Akaba Bera Berak Elche-Mustangen bisita jasoko du, donostiarrei geratzen zaien partida zailenetako bat. Alacanteko taldeak denboraldian sorpresa nabarmenetakoen bat izan da, sailkapenean seigarrena, eta joaneko partidan Elchen Akabari 24-25 irabazi zion.
Elche-Mustangen kontra garaipena lortzekotan, bihar arratsaldeko 7etatik aurrera, Akaba Bera Berak aurrerapauso handi bat eman dezake ligan laugarren postua ziurtatzeko, bere atzetik datorren taldea puntu berekin, Mar Alicantek, ligako bigarrenaren, Prosolia Gaviota Elda, jasoko du.
Dena den, ez da partida erraza izango Akaba Bera Bera talderako, nahiz eta 10 puntu egon talde bat eta bestearen artean, Elchek denboraldi txukuna betetzen ari da, seigarren postuan kokatua, eta garaipen baino galera gehiago lortuta. José Aldeguerren taldean Ana Paula Rodrigues arituko da, ligako golegilerik onenetakoa, eta hurrengo denboraldirako Eldak fitxatutakoa.
Urtarrilan gertatutakoa ez errepikatzeko, Bera Berak ondo aritu beharko da 3-3 arrisku handiko eta deseroso defentsa gainditzeko, joaneko partidan ondo atera bait zitzaion Levante taldekoari. Horretarako beharrezkoa izando da paseetan huts ez egitea, eta inguru zabaleko probetxoa ateratzea, defentsa ireki hori apurtu ahal izateko.
Hori lortzearren Reyes Karrerek ondo gidatu egin behar du bere taldea, Raph Tervel oraindik dudan dagoelako, Kopa jokatu zenetik giharran sufritzen ari den kontraktura baten ondorioz. Gainera, Yoli Sanromanek erantzun ona eman dio infiltrazio bidez tratamenduari, eta berriro ageriko da partidarako zerrendan.
Partidaren epaileak Gude Prego (Euskadi) eta Monge Arroyo (Katalunia) izango dira.
Kezkatuta dago Akaba Bera Bera, Raph Tervelek azken jardunaldietan gemnioan kaltea somatu duelako, eta airean dago aukera izango duen ala ez ligako hurrengo partidan parte hartzeko, Elche-Mustang-en kontra.
Inportantea izango litzateke Tervelen falta Reyes Karrerentzat, Frantzia selekzio kapitana dena donostiarren defentsan lidergoa bait du, eta erasoan ere lan erabakiorra garatzen du.
Denboraldian zehar, Bera Berak talde boteretsua duela azaldu du, kategoriazko jokalari askokin, baina Tervelen falta nabarmena izango litzateke, gainera hiru jardunaldi besterik geratzen ez direnean liga amaitzeko. Arerioa kontuan hartzekoa da, Elche-Mustang joaneko partidan irabazi bait zion Akabari, eta denboraldi ederra betetzen ari da; momentu honetan seigarrena da ligan.
Erritmoa mantendu ahal izateko, joan den astetik aurrera entrenamendu saio bat kendu du Karrerek. Hori dela eta, taldeak osteguna libre izango du, eta horrela saiatuko dira azkeneko partidetan freskoago egotea denboraldi bukaeran laugarren postua mantentzeko eta hirugarren postugatik borrokatzen jarraitzeko.
Bera Bera Eskubaloian berri on bat izan da gaur, Nagore Arizaga Gazte Mailako zentralak Espainiako selekzioak deitua izan duelako Madrilen Maiatzak 20tik 24ra izango den kontzentraziorako. Saio hau Europako txapelketa prestatzeko baliogarria izango da. Ohizkoa izaten da Arizagaren deia Jenaro Félixen taldeetan, eta horrek azaltzen du aukera asko badituela andoaindarrak Ekainan Macedonian izango den Europako Txapelketan egoteko.
Bi puntu gehiago eta jardunaldi bat gutxiago liga amaitzeko, hau izan da Akaba Bera Bera taldearen emaitza Monovarrera itzultzerakoan, duela hilabete bat Erregina Kopa irabazi zuen hirian, orain ligako azkenekoaren kontra garaipena lortzeko, 25 eta 29.
Ez zen partida ona izan donostiarrena. Nekaturik, eta partidan sartu ezinean, baloiak galtzen zituen behin eta berriro, eta Monovarrek aprobaetxatu zuen markagailuan aurretik jartzeko. Bouvereten geldiketek mantendu zituzten Akaba, eta atsedenaldian emaitza 12-13koa zen.
Etxekoek ondo aritu ziren bigarren zatian, aurrea berriro hartzen, baina zati honetako 15. minutan beraien kalitatea azaldu zuten Karrerenek, eta ligan lortu duten 5. partida jarraiturik lortu zuten, partida ofizialetan zortzira luzatzen da aldi on hau.
Sanromanek ezin izan zuen partidan parte hartu, eta horretaz baliatuz Kattalin Olasagasti junior internazionala, hasierako taldean aritu zen.
Hiru jardunaldi, besterik ez dira falta liga bukatzeko, eta Akaba Bera Bera laugarrena da sailkapenean, Mar Alicanterekin berdindurik, eta hurrengo larunbatean Elche-Mustang-en kontra jokatuko du, arratsaldeko 7etan.