Hurrengo ostiralean, abenduak 17, Anoetako estadioan dagoen Kirol Etxean 12:00etan Bera Bera eskubaloi taldeak 2011 urterako egutegia aurkeztuko du, besteak beste. Oso lan berezia da, non lehen taldeko jokalariak protagonistak diren, euren sentsualitatea erakutsiz.
Egutegi hau Klubak irudia eta publizitatearengatik egin duen apustuaren erakusgarria da. Bera Beraren erronka da hurrengo urterako. Egutegi honetaz gain, web orrialde berri batean ari gara lanean, laster argitaratuko dena. Gainera irudi katalogo bat eta merchandising produktu ugari egingo dira.
Honetaz guztiaz hitz egiteko, komunikabideei deialdia egingo zaie Kirol Etxean egingo den prentsaurrekora etor daitezen. Bertan Klubaren estrategiaren alderdi guztiak azalduko dira. Gainera bertan egongo dira, Pedro Usabiaga, egutegiko argazkiak egin dituena, Jose Manuel Monje, zuzendari artistikoa eta Klubaren irudiaren arduraduna, eta baita Zulai Agirre ere, taldeko kapitaina.
Nahiz eta emakumezkoen eskubaloiaren munduan erreferentzia izan, Klubak bere lorpenek duten ohiartzuna handitu egin nahi, proiektua ezagutzera eman nahi du, alegia. Bera Beraren zuzendaritzak egunero egiten duten lana ezagutzera ematea ezinbestekotzat jokatzen du, alderdi sozialean adierazgarriagoa izateko asmoarekin. Hedabideetara eta gizartera indar handiagoarekin iristeko, egutegi berezi hau egin da.
Pedro Usabiaga operazioen zuzendari bezala izanik, gure neskek berarentzat paratu zuten euren alderdi femeninoena eta sentsualena erakutsiz. Antzeko beste iniziatiba batzuek ez bezala, neskak ez dira biluzik aterako. Irudi sugerenteak dira, eta euren helburua goi mailako kirolarien atzean emakume eder eta erakargarriak daudela erakustea da.
Hauek dira hilabete bakoitzeko protagonistak:
Urtarrilla Wendy Obein
Otsaila Libe Altuna eta Alba Menendez
Martxoa Nagore Arizaga
Apirila Veronica Cuña
Maiatza Matxalen Ziarsolo
Ekaina Eider Rubio
Uztaila Dara Carvalho
Abuztua Katarina Tomasevic
Iraila Anita Campa
Urria Beatriz Fernandez
Azaroa Zulai Agirre
Abendua Anna Punko
Atzo Montenegrorekin 20-22 galdu ostean, Espainiako selekzioa Norbegian eta Danimarkan ospatzen ari den Europako txapelketan domina lortzeko borrokatik kanpo geratu zen. Beatriz Fernandezek titular jokatu zuen eta gol bat sartu zuen.
Egia esan Espainiako selekzioak oso zaila zuen, lehen fasetik punturik gabe pasa ostean. Lehen fase horretan Tomasevicen Serbia jada kaleratua izan zen, eta orain Espainia da bide horretan dihoana, nahiz eta oraindik Errusia (gaur) eta Kroaziaren aurka jokatu behar duen.
Momentu honetan 1 Taldeko azken postuan dago, punturik gabe, eta bere hurrengo bi arerioak zailak ez diren arren, aurreneko sailkatuek duten abantaila oso handia da. Horrela, Bera Beraren jokalariek ezin izango dute Europako txapeldun izan.
Pasa den aste bukaera, ohitura bihurtzen ari den moduan, oso positiboa izan zen Bera Beraren taldeentzat. Larunbata derbiarekin hasi zen, Bidebietan bi talde infantilek jokatu zutena. B taldea faboritoa zen, eta pronostikoa bete egin zuen 15-25 irabazita. Festa polita izan zen, non Bera Berak zentzu guztietan irabazi zuen.
Kadeteak bestalde, lider bikaina direla berriro erakutsi zuten Egiari egin zioten bisita, azken sailkatuaren gainetik pasaaz, bukaeran 5-36ko emaitzarekin. Indartsu aritu ziren baita ere jubenilak, 29 tantu eginez, euren arerioek, Bergara Soraluzek, 15 egin zituzten bitartean. Bi taldeak euren mailetako liderrak dira.
Bukatzeko, seniorrek oso garaipen garrantzitsua lortu zuten Aloña Mendi bezalako arerio zail baten aurka. Euren joko ona markagailu bikain batean ezarri zuten (19-26).
Bera Bera eskubaloi taldeak atzo garaipen eder bat lortu zuen Castron 23-27 markagailuarekin. Lagunarteko partidua zen, eta bere ligako Castro izan zuen aurrez aurre talde gipuzkoarrak. Hauek partidu oso serioa egin zuten, eta ederki jokatu ondoren, bide onean dabiltzala erakutsi zuten.
Egiten ari diren prestaketa bikain doa, ikusten denez, liga berriro hasten denerako %100 egoteko. Orain lana egiten jarraitzea tokatzen da, ligako lehiak pentsatu baino lehen bueltatuko baitira, urtarrilaren 8an.
Bihar larunbata arratsaldeko 19:00etan Bera Bera eskubaloi taldeak lagunarteko partidu bat jokatuko du Castron, Kantabrian, etxeko taldearen aurka, ABF ligako partaidea dena baita ere. Donostiarrak entrenamenduak eta proba fisikoak egiten jarraitzen dute, neguko aurredenboraldi txiki honetan. Konpetizioaren erritmoa ez galtzeko, asteburu honetan beste lagunarteko lehia bat izango dute, kasu honetan arerio gogor batekin, aurrera egiten jarraitzeko balioko diena.