Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak bart Donostiako Amara Plaza hotelean egindako galan Jon Santacana eskiatzailea 2014. Urteko kirolaririk onena izendatzen duen saria jaso zuen. Era berean Eibar kirol elkarteak eta Bera Bera Eskubaloiak urteko talderik onena gisa jaso zuten garaikurra.
Bere XXVI. galan, Gipuzkoako kirol kazetariek bertan bozkatu zuten sari nagusirako lau hautagaiei: Jon Santacana, Lucas Egibar (snowboard), Richard Oribe (igerilekua), Imanol Garmendia (arraunlaria) eta Esther López (boleibol jokalaria).
Kazetariek bertan bozkarik eman gabe erabaki zuten Lehenengo mailara igo zen Eibar taldea eta hiru titulu lortu zuen Bera Bera Eskubaloia zirela urteko talderik onenak. Kasu honetan Fernando Diez Mintegi presidentea eta Imanol Álvarez entrenatzaile ohiak gonbidatu zituzten saria jasotzeko.
Sariaz gain, kazetariek Hondarribia eta Pasai Donibane nesken arraunlarien taldearen lana goraipatu zuten, Leire Olaberria edo Alberto Inurrategi kirolariak eta Behobia Donostia bezalako kirol ekitaldia.
Berriro ere asteburuko garaipenak Euskal Ligan eman ziren. Kasu honetan senior eta kadete taldeen esku. Aurrenekoek Aiala ZKE B gainditu zuten 29-22, sailkapenean zarauztarrekiko tarte gehiago zabalduz. Kadete taldeak berriz Barakaldon Zuazori irabazi zion (18-20) eta jubenil taldeak aurkari beraren aurka, liderra dena, 26-21 galdu zuen.
Bestetik, lurralde mailako kadete taldeak Eibar Eskubaloiaren aurrean galdu zuen 21-15 eta infantil mailan, mutilek 25-11 galdu zuten Egian eta neskek Ereintza C taldearen aurka (14-3).
Orain oporrak. Lehiaketak urtarrilaren 10 eta 11n itzuliko dira.
Ikusi sailkapenak Uxue Ezkurdia, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian.
Urteko azken entrenaldia burutu ostean, Bera Bera Eskubaloiak 2014 urte oparoa itxiko du, lau titulu bereganatu dituelarik: Euskal Kopa, Erreginaren Kopa, Liga eta Superkopa, lau leku guztiz ezberdinak: Zumarraga, Alcobendas, Donostia eta Guadalajaran. Eta urtea borobiltzeko lau jokalari Europako azpitxapeldun izan berri dira, Budapesten finalean zilarrezko domina eskuraturik. Ezer gutxi gehiago eska daiteke.
2014 urte honetan, Bera Berak Ligako 26 partida jokatu ditu (iazko denboraldiko 16), horietatik, 21 irabazi ditu, bi berdindi eta hiru galdu. 721 gol sartu ditu (447 aurreneko sei hilabeteetan eta 274, bigarrenean), bataz beste partidako ia 28 gol. Norgehiagoka hauetan 527 gol sartu dizkiote (336 urteko aurreneko zatian eta 191 egungo ligan), hau da, partidako 20,26 gol.
Norgehiagoko guztiak gehituta: Euskal Kopa (2), Liga (26), Erreginaren Kopa (3), Superkopa (1) eta EHF (2), Bera Berak 34 partida jokatu ditu, 29 irabazita, bi berdinketa eta hiru galdu. 937 gol sartu ditu eta 684 jaso.
Altak eta bajak
Zoritxarrez epe honetan jokalari nahiz teknikoen bajak eman dira. Imanol Álvarez eta Martín Larrañagak beste proiektuak dituzte, Leire Pardavila masajista bezala eta Vero Cuña, Yamiley Rodríguez, Adriana Castro eta Nitsan Dunay jokalariek Bera Bera utzi zuten arrazoi ezberdinak medio. Aitzitik, abuztuan etorri dira Aitor Etxaburu eta Garikoitz Garagarza entrenatzaileak; Nerea Uranga fisioterapeuta eta Amaia Azanza, Maite Zugarrondo etas Maialen Múgico jokalariak..
Ezohiko etenaldia
EHFko finalzortzirenetako kanporaketa Italian gainditu ostean azaroaren 21 eta 23an, Bera Berak atseden egunak izan zituen Elorza, Núñez, Pinedo eta Temprano internazionalak izan ezik, astelehen horretan bertan Málagan bat egin baitzuten selekzioarekin. Horren ostean Maitane Etxeberriak txapelketa bat jokatu zuen Errumanian junior maialako selekzioarekin. Plantillaren gehienak Euskadirekin Cubaren aurka birritan jokatu zuen eta saiakera ezberdinak egin arren ezin izan da lagunartekorik jokatu etenaldian.
Egun hauetan zehar, jokalariek etxeko lanak izango dituzte eta urtarrilaren 2an itzuliko dira Bidebietara, Euskal Kopa bezperan, Zarautzen jokatuko dena. Larunbatean, urtarrilak 3, Bera Berak eta Kukullaga Etxebarrik irekiko dute txapelketa Aritzbatalden, 17etan, eta bigarren finalerdina, Aiala Zarautz eta Zuazo Barakaldo aurrez aurre izango dira 19 etan. Irabazleek elkar ikusiko dute urtarrilaren 4ean 11,30 etan.
Urrea ezin izan zuen eskuratu Espainiak. Norvegiak baliabide guztiak atera behar izan zuten finala irabazteko, Jorge Dueñasen selekzioak lehenengo zatian markagailuan aise nagusitu baitzen (5-10) eta atsedenaldian, 10-12. Norvegiak eraso jokoan erakustaldia eman zuen ondoren (18 gol) Hungaria eta Kroaziako Eurokopa bereganatuz, Espainiak bost minutu falta zirela aukerak izan arren.
Zilarrezko domina beraz, egunak pasa ahala gehiago estimatuko dena izan ere Dueñasek osatu duen selekzioa transizioan dagoelako eta gutxik espero zuten finalerdietara iritsiko zenik ere. Zentzu honetan protagonismo handia hartu duen jokalaria, batez ere defentsan, Patri Elorza izan da. Arabarra hiru ordu eta hamar minutu izan da pistan; bestetik, arazo fisikoak gaindituz Eli Pinedok hobera egin du txapelketa pasa ahala. Bost ordu eta berrogei minutu izan da pistan, 19 gol sartuz, %58ko portzentajearekin.
Ana Temprano eta María Núñez jokalariek gutxiago jokatu dute baina pistan izan direnean ekarpen handia eman diote taldeari.
Ondorioz, laurak arrakastaz beteriko 2014 itxiko dute, Bera Berarekin hiru tituloa eta Eurokopako zilarrezkoa.
Gol batez Europako txapeldun Montenegro finalerdian gainditu ostean (18-19), Jorge Dueñasen selekzioak non Bera Berako Patri Elorza, María Núñez, Eli Pinedo eta Ana Temprano jokalariak diren Hungaria eta Kroaziako Eurokopako finala jokatuko du. Bigarren finalerdian, Norvegiak Suediari irabazi zion (29-25).
Hortaz, espainiar eta norvegiarrak 2008ko Mazedoniako Eurokopako finala errepikatuko dute, orduan Norvegiak ez zion aukerarik eman Espainiari, egun horretan txapelketa batean inoiz lorturiko domina eskuratu zuela. Azkeneko sei urte hauetan, Espainiak zilarra hori bereganatzeaz gain, brontzezko bi domina irabazi ditu, 2011ko abenduan Brasilgo Mundialean eta bestea Londreseko 2012ko Joku Olinpikoetan. Pinedo guztiak ditu; Elorzak azken biak eta Núñez eta Temprano jokalarientzat lehenengo selekzioarekin aurreneko domina izango da.
Biharko finalean –igandea, 18etan La 1- urrea izango dute helburu Budapest hirian, falta duten domina, alegia. Horrez gain, txapeldunak Rioko 2016ko Joku Olinpikoetan parte hartzeko txartela eskuratuko du. Ez da gutxi!