Bidebietan izango dira finalerdiak eta Egiak hartuko digu larunbateko partidak. Madrildarrak eta frantziarrak txapelketa irekiko dute Bidebietan 17etan eta 19etan Super Amara Bera Bera eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldon txanda izango da. Irabazleek elkar ikusiko dute larunbatean Egiako kiroldegian 12,30etan. Bi ordu lehenago, 10,30etan leku berean, hirugarren eta laugarren postuak finkatzeko lehia jokatuko da.
Aurkezpenean, txapelketaren antolatzaile Álex Elezgarayk azpimarratu du “lortu dugun maila, urteetan gizonezkoen aurredenboraldiko txapelketarik onena izan da, jarraitzen du izaten eta aurten lortu duguna da emakumezkoena ere estatuko lagunartekorik onena, Bera Beraren inplikazioarekin”. Izan ere “bertan dira Liga eta Kopako txapeldunaz aparte, laugarren sailkatua Helvetia Alcobendas, Kopako finalista Prosetecnisa Zuazo eta goi mailara igo den Frantziako Celles sur Belle taldea”. Elezgarayk ezagutzera eman du osteguneko finalerdietarako salneurriak 5 euroetan daudela eta hamar eurotan larunbatekoak.
Gizonezkoetan azpimarragarria da Asobal ligako Bidasoa, Naturhouse La Rioja eta Helvetia Anaitasunaren eta Frantziako Nantes taldearen partaidetza. Nafarrek eta frantziarren irekiko dute Egian txapelketa ostiralean 18etan eta ondoren -20etan - Bidasoa eta Naturhousen txanda izango da.
Aurkezpenean izan da Super Amara Bera Berako Uxue Ezkurdia. Egiakoa izanik, eskuin hegaleko jokalariak onartu du “bertan jokatzeak niretzako berezia da, nire auzoa delako” eta era berean eskertu du “emakumezkoen txapelketari eman zaion bultzada”.
Bestetik, Donostiako kiroletako zinegotzi Martin Ibabek “arri bitxitzat” jo du txapelketa, zoriondu du antolakuntza “lortutako maila handiagatik” eta azpimarratu du “Bera Beran inplikazioa emakumezkoen txapelketa indartzeko”.
Super Amara Bera Berak aurrean zuen Celles su Belle taldearen errodaje maila handia zenez, intentsitate handiko partida izan da. Halere, gipuzkoarrek ondo heldu diote lehiari, defentsan sakon handiarekin eta erasoan abiadura erabiliz. Ondorioz, atsedenaldian aurretik ziren donostiarrek (14-16). Puchek 12 jokalari eraman ditu eta egonaldi honetako helburu nagusia minutua pilatzea da.
Bigarren zatian, Super Amara Bera Berak erritmoari eutsi dio eta norgehiagoka irabaztea lortu du.
Leringo jokalariak halere “harrituta dago taldeak daraman erritmoarekin entrenatzen hain denbora gutxi eramanda. Hemen dena da azkarra, intentsitate handikoa eta egia esanda oso gustora nago entrenaldiekin”. Aramendiak “Madrilgo bero itogarria” aldatu du “hemengo hezetasun itogarriagatik” eta azaldu duen bezala “entrenaldiak ere ezberdinak dira, Alcobendasen denbora gehiago ematen genuen baina hemen gimnasio lana beste era batera lantzen da, teknika eta taknikaz aparte. Beste lan eredua da”.
Taldeari nola moldatu den galdetuta, “oso ondo” erantzun du, “batzuk ezagutzen nituen eta Unibertsitate mailako Mundialean ere batzuekin egon nintzen eta oso ondo hartu naute”. Izan ere, “lehenengo bidaian elkar egoteko irrikan nago”.
Super Amara Bera Berak atzo egin zuen bidaia Frantziara eta gaur bere lehenengo saioa burutu du Celles sur Bellen. Ia hiru asteko “saio gogorrak pasatu ostean, entrenaldi karga handiarekin”, Aramendiak onartu du “lehiatzeko irrikan gaude”. Iaz bezala, Super Amara Bera Bera Celles sur Belleko txapelketan parte hartuko du Tourseko Chambray eta bertako taldearekin, Frantziako elite mailara igotzea lortu dutenak.
Nafarrak jakin badaki “lagunartekoak hasteko aurkari gogorrak dira”. Eta jakinaren gainean jarri dute taldekideek “esan didatenez oso talde fisikoak dira, intentsitate handiko partidak dira baina oso ondo datozkigunak aurredenboraldia osatzeko eta non gauden ikusteko”.
Taldeko jokuaz dio “oraingoz ondo, jokua ez da hain zaila eta batez ere arlo fisikoa lantzen ari gara”.