Gaur arratsaldeko 17etan Bidebietan hasiera emango zaio Euskadiko txapelketako fase finalari emakumezkoen senior mailan, lau taldea sailkatu direlarik: Bera Bera, CB Jarrilleras, Aiala ZKE eta Indupime Basauri. Halere, txapelketan zehar berdintasuna izan da nagusi hortaz, edozer gauza gerta daiteke asteburuan.
Loterías ligako taldeak bajak izan arren, Bera Berak senior taldea osorik mantentzea erabaki du lauko finala eskuratzeko eta Zilarrezko mailara igoera faserako txartela lortzeko.
Gaur 17etan Aiala eta Basaurik irekiko dute fasea; 19etan CB Jarrilleras eta Bera Beraren txanda izango da; larunbatean bizkaitarren arteko derbia (18etan) eta gipuzkoarren artekoa (20etan) eta igandea, 10etan Aiala vs Jarrilleras eta 12etan Bera Bera vs Indupime Basauri.
Atzo Egia mutilen senior taldearen aurka lagunartekoan Marta López ezker orkatila bihurritu zuen eta larunbatean Mecalia Atlético Guardésen aurkako partida jokatzerik ez du izango (18etan streaming eta ETB4).
Gaur goizean ezin zuen oina lurrean jarri eta fisioterapeutarengana makuluekin joan behar izan du. Eguardian La Perlako igerilekuan izan da baina baja izango da A Guardan, hortaz, Arrojeria, Fernández eta Patri Elorza bezala.
Ustekabe gehiago donostiarrentzat. Kasu honetan Loterías Ligako partidarik garrantzitsuena ez du jokatzerik izango Patricia Elorzak. Helvetia Alcobendasen aurkako partida ostean hanketako muskulu bikian, Aste Santuko atsedena eta gero begiratu diote eta zuntz haustura antzeman diote. Hortaz, larunbatean Mecalia Atlético Guardésen aurkako partidan baja izango da gazteiztarra eta akaso apirilaren 29an hasiko den O Porriñoko Kopan ere bai.
Montse Pucherentzat beste eragazponen bat A Sangriñako partidarik erabakigarriari begira. SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea Ana Martínezen itzulerarekin pozik zegoen, halere, kontuan hartu behar da urriaren 15etaik jokatu gabe dagoela elxetarra, nahiz eta atzo berak adierazi “oso ondo nago eta aste hauetan taldearekin sentsazioak hartu ditut”. Hortaz, Bidebietan jokatu zen norgehiagokaren ia pare, SUPER AMARA Bera Berak orduan Elorza eta Martínezen bajak izan zituen eta orain, berriz, Arrojeria, Fernández eta Elorzarenak.
Bestetik, taldeak bere lan saioekin jarraitzen du eta gaur entrenaldi-partida burutuko du Egiako mutilen senior taldearen aurka. Bihar ostegunen azken lan saioa Donostian eta ostiralean Autocares Davidekin Galizara bidaia non entrenaldia 19etan burutuko duen.
Emakumezkoen senior mailako Euskal Ligako lauko finala hartzeaz gain, Bidebietan jokatuko dira larunbat goizean harrobiko beste bi partida. Batetik, 10,30etan emakumezkoen infantil mailan, Bera Bera Laranjak Hernani B hartuko du eta 12etan, mutilen kadete mailan, Bera Bera Laranjak Amenabar C.
Aurretik, Errenterian 10,30etan, Ereintza Aguaplast eta Bera Bera Txuria elkarren aurka arituko dira infantil nesketan eta 11etan Orion, maila berean Orioko Ikastolak Bera Bera Urdina hartuko du.
Igandean 10etan Oñatin, Aloña Mendi A taldeak Bera Bera Urdina hartuko du kadete nesketan.
Euskal ligako lauko finala
Larunbateko Mecalia Atlético Guardés vs SUPER AMARA Bera Bera partidaz gain, asteburuko plater nagusiena fase finala izango da, Bidebietan burutuko dena, Euskadiko senior maialan emakumeezkoen txapelduna adieraziko du eta zilarrezko mailan aritzeko igoera faserako bi txartel.
Ostiralean 17etan Aiala Zarautz eta Indupime Basauri arituko dira; horren ostean, 19etan, CB Jarrilleras eta Bera Bera. Larunbatean, 18etan bizkaitarren arteko derbia eta 20etan gipuzkoarren artekoa eta igandean, 10etan, Aiala Zarautzek CB Jarrilleras izango du aurrean eta 12etan Bera Berak Indupime Basauri hartuko du.
Alba Menéndez kapitainak eta Ana Martínez, larunbatean A Guardan berriro itzuliko den jokalaria gaur txigarretan eta bi txuleta tarteko Zarauzko Gesalaga enpresan taldea Loterías Ligako plater nagusirako prest dagoela adierazi dute. SUPER AMARA Bera Berak bigarren sailkatu Mecalia Atlético Guardési egingo dio bisita bi puntuko aldea duela bost partiden faltan eta O Porriñoko Kopa atarian.
Menéndez eta Martínez parrillara gerturatu dira txuletak erretzea, A Sangriñako infernuko giro beroa kontrolatzen lagunduko dielakoan eta haragiarekin bezala, José Luis Gesalaga gerenteak adierazi bezala, “kanpotik ondo markaturik eta barrutik goxoa behar du”. Gesalagak Okelan markarekin saltzen du haragi hau.
Ligari heltzeko asmoz, Menéndez eta Martínezek taldea “irrikan” ikusten dute “partida noiz hasteko zain” ETB4 eta streming bidez jarraituko duguna 18etatik aurrera.
Kapitainak adierazi du SUPER AMARA Bera Berak “motibaturik gaude denboraldia jokoan jartzen dugun partidei heltzeko”. “Lesioek eragindako kolpeari buelta eman diogu eta orain gola egiteko ardura banatuago dago” onartu du zarauztarrak.
Alba Menéndezek gogoratu du “gure eskuetan dago, gauzak ondo eginez gero Liga irabaziko dugu, beraiek dira nahitanahiez garaipena lortu behar dutenak Liga nahi badute”.
Ana Martínez jokalariak, kapitainak “fitxajea” dela aipatu du barrez. Elxetarra “oso ondo” dagoela adierazi du. “Medikuak alta eman zidanetik, bi aste hauek sentsazioak berreskuratzeko erabili ditut eta partida, estua izango dena, jokatzeko irrikan nago”.
Bere ustez, lesioak aparte utzita “gehiago ezin dugu eskatu”, izan ere, “Guardesek baino bi puntu gehiago ditugu, beraiek maila altu eman dute eta guk irabazi nahi dugu eta guztia eman behar dugu”, horreterako giroari aurre egin behar diote “beraiek zortzigarren jokakaria dutelako”.
Ana Martínezek ezagutzera eman du taldekide batek “denboraldiko onena jokatzeko prest jartzea: Guardés, Kopa, Porriño, Rocasa…” ‘leporatu’ izanak. Presioaz galdeturik, bere esanetan, “balantza bat jarriz gero gure alde egingo luke horrelako finalak eta partida estuak jokatzeko eskarmentu handiago dugulalo, iaz Kanarietan bezala”. Larunbatean Guardes “kementsua” espero du, “gure joku azkarra oztopatzen saiatuko dena”.