
Bera Berako senior taldeak Gipuzkoako Kopa finala hartuko du larunbatean Bidebietan 17,30etan, Lauko Elgoibar izango delarik aurkaria. Sarrera dohain izango da.

SUPER AMARA Bera Berak orain amaitu berri den denboraldian 34 partida ofizial jokatu ditu (Loterías Ligako 26, Europako lau, Kopako hiru eta Superkopa). Montse Puchek 20 jokalari deitu ditu deialdiak betetzeako baina horietatik bost jokalari guztietan egon dira: Alba Menéndez, Judith Sans, Leire Aramendia, Silvia Ederra eta Maite Zugarrondo.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean aurtengo Lotería Ligako golegile nagusia aurkezterakoan adierazi du “fitxaketa handia da 2017-18 denboraldirako”. Silvia Arderius, SUPER AMARA Bera Berako jokalari berriak 27 urte beteko ditu uztailean. Alcobendasen igaro du bere kirol ibilbidea eta azkeneko bi urtetan Aula Valladolid taldean.

Donostiako Illarra Berri elkartean egindako afari batekin amaiera jarri zion bart plantillak 2016-17 denboraldiari. Mahai baten inguruan jokalariek eta entrenatzaileek lagun izan zituzten, besteak beste, eskubaloi arloko ardurandun Tati Garmendia; Igor Etxeberria gerentea, Iñaki Jauregi azpipresidentea eta Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi, SUPER AMARAko Víctor Espinosa gerentea eta Markenting arduraduna, Alfonso Reiriz.