SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan azken entrenaldia burutu du gaur, izan ere, bihar Eibarko Ipurua kiroldegian burutuko du saioa (17etan), abuztuaren 31n (18,15etan) Rocasa Gran Canaria taldearen aurka Superkopa jokatuko den pista.
SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldia zazpi partida 17 egunetan itxi du, garaipen guztiak lortuta, garai hauetan emaitzek garrantzi gutxi izan badute ere. Partida exijenteak izan direla berretsi zuten atzo kapitainek, izan ere, Frantziako elitera igo berri den Merignac Handball birritan ikusi dute, eta ligako aurkari: Zubileta Evolution Zuazo, Aula Alimentos Valladolid eta Liberbank Gijón.
SUPER AMARA Bera Berako kapitain Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak Eibarren abuztuaren 31n (18,15etan) ospatuko den Superkopa Rocasa Gran Canariarekin “jokatzeko irrikan gaude” onartu dute.




































