
Hamar partida jokatuko dituzte Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Azpimarratzekoak, Euskal ligan, Lacturale Bera Berakoak Bidebietan San Adrian taldearen aurrean, senior taldeak, berriz, Indupime Basauri liderra hartuko du igandean.

Europako lehiaketak Guerreras Iberdrola Ligaren zortzigarren jardunaldia aurreratuko du bihar asteazkenerako (19etan) Bidebietan, non SUPER AMARA Bera Berak KH7 BM Granollers hartuko duen (Luis Colmenero eta Víctor Rollán, Gaztela Leoi), azkeneko lau partidak irabazi duen talde bakarra.

Carlos Viver hautatzaileak SUPER AMARA Bera Berako Merche Castellanos eta Silvia Arderius jokalariak sartu ditu 18 jokalari osatzen duten zerrendan, azaroaren 23tik 25ra bitartean Alacanten ospatuko den lagunartekoak jokatze aldera.