
Bidebietan ohiko derbia bizi dena gaur Guerreras Iberdrola 2019-20 Ligaren hasieran, partida traketsa izan da, bigarren zatian SUPER AMARA Bera Berak gehiago asmatu du, erabakiorra izan dena sentsatzio onak utzi duen Zubileta Evolution BM Zuazo gainditzeko (23-19).

SUPER AMARA Bera Bera Menderaezinak Guerreras Iberdrola 2019-20 Ligan Bidebietan egingo du debuta larunbatean 18etan (Álvarez eta Bustamante) euskal derbian Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka gauzak garbi dituela: Maitane Etxeberria eta Cesáreok adierazita: “ondo defendatu, korrika egin eta erasoan, pazientzia”.

Irailaren 7an, larunbatean, Bidebieta kiroldegiak emakumezkoen eskubaloi liga irekiko du, 30. Denboraldi jarraian, egun Guerreras Iberdrola izena duena. 18etatik aurrera izango da SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo martxan jarriko direnean (Javier Álvarez –EAE- eta Ion Bustamante –nafarra-).