
SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldia zazpi partida 17 egunetan itxi du, garaipen guztiak lortuta, garai hauetan emaitzek garrantzi gutxi izan badute ere. Partida exijenteak izan direla berretsi zuten atzo kapitainek, izan ere, Frantziako elitera igo berri den Merignac Handball birritan ikusi dute, eta ligako aurkari: Zubileta Evolution Zuazo, Aula Alimentos Valladolid eta Liberbank Gijón.

SUPER AMARA Bera Berako kapitain Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak Eibarren abuztuaren 31n (18,15etan) ospatuko den Superkopa Rocasa Gran Canariarekin “jokatzeko irrikan gaude” onartu dute.

SUPER AMARA Bera Berak garaipena berretsi du Summer BAG Experiencen, finala Egiako XXV. txapelketan, Liberbank Gijón taldea irauli ostean (24-23). Partida gogorra sortatu da, kiroldegian egiten zuen beroa eta bajak medio.

SUPER AMARA Bera Bera eta Liberbank Gijón taldeek II. Summer BAG Experience 2019 edizioko finala jokatuko dute finalerdietan Aula Alimentos Valladolid (29-19) eta Mecalia Atlético Guardés (27-29), penaltietan gainditu ostean. Finala XXV. Egiako txapelketan kokatzen da larunbatean, 13etan; galizarrak eta valladolidekoak 11etan arituko dira.

Summer BAG Experiencia 2019ko II Txapelketa, SUPER AMARA Bera Bera, Aula Alimentos de Valladolid eta Mecalia Atlético Guardés taldeek antolatuta, abuztuaren 23an Bidebietan eta 24ko goiza Egian jokatuko dena, Donostiako auzo honetako XXV. Edizioaren baitan, gaur aurkeztu dena Tati Garmendia bertan zela.