
Argentinar ezker alboko Malena Cavok 2020-21 denboraldian SUPER AMARA Bera Berarekin jokatuko du. 21 urte dituela etorkizun handiko jokalari da, nazioartean esperientzia duena 2019an Limako Joku Panamerikarretan eta Japoniako Mundialen aritu baita.

Espainiako Eskubaloi Federazioak All Star 2019-20 osatze aldera finkatu diren hamaika arlo bakoitzerako jokalarien zerrenda ezagutzera eman du gaur eguardian, bertan SUPER AMARA Bera Berako bost jokalari eta Imanol Álvarez entrenatzailea direlarik.

Imanol Álvarezek pibota postua ziurtatuta dauka kontratua urtebete luzatuta Nekane Terés taldean jarraitu duelako, SUPER AMARA Bera Beraren defentsan ere zutabe nagusiena den jokalaria.