
Euskal Eskubaloi Federazioak senior, jubenil eta kadete ligatako egutegiak ezarri zituen lehengo astean. Irailaren 20an hasiko dira gazteen ligak, senior mailan, berriz, urriaren 4ean.

Ekainaren 27an Zarautzen ospaturiko Asanblada orokorrean Euskal Eskubaloi Federazioak 2020ko Euskal Kopa bertan behera uztea erabaki zuen eta hurrengo urteko lehiaketa abian jarri, irailean lehenengo fasea jokatuko delarik eta finala, aldiz, 20 21eko abuztuan.

Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa, SUPER AMARA Bera Berak EHL (European Handball League) 2020-21an izena emateko urratsak osatu ditu EHF Cupen ordez prestatu den lehiaketan. Europako Federazioak txapelketen berritzeari ekingo dio denboraldi honetan.