
Partida berezia da Alice Fernandes Silva atezainarentzat, igandean (12:10ean) Josean Gasca bisitari Rincón Fertilidad Málaga delako, 2018ko urtarrilatik bere taldea izan zena. Bidebieta jokatu eta irabazi zuen hasierako partidetako bat, lan bikaina eginez, SUPER AMARA Bera Berak ligan etxean, galdu duen azkena, hain zuzen.

Larunbatean Lanzaroten, Bera Bera Eskubaloiak 20.000. golen langa gainditu zuen emakumezkoen eskubaloiko gorenean. Maria Prieto O’Mullony izan zen golegilea.

SUPER AMARA Bera Berako alboko jokalari Mariane Fernandes Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu dute bozketa estu batean.

SUPER AMARA Bera Bera aise nagusitu da Lanzaroten jokaturiko bigarren partidan, oraingo honetan Tías herrian Puerto del Carmen taldearen aurka, markagailuan bikoiztu duena partidari hasiera kaxkarra eman arren (18-39, 7-15 atsedenaldian).

Zuhurtziari helduta, Imanol Álvarezek ez du bihar larunbata Lanzarotera bidaiatuko non SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldiari helduko dio Lanzarote Puerto del Carmen taldearen aurka (Enrique Romero eta José Alberto Romero, andaluziarrak). Gertu duen pertsona batek PCRa egingo diote Covid 19arekin bat egingo luketen sintomak dituelako eta, badaezpada, berak eta klubak emaitza jakin are etxean gelditzea erabaki dute.