
Lasesarrek oroitzapen bikainak utzi ohi ditu Maitane Etxeberriarentzat eta larunbatean beste bat: sudur-hezurra apurtu zioten jaurtiketa batean eta horren ondorioz, gipuzkoarrak ezin izango du eskubaloi pista bat zapaldu hurrengo hiru asteak.

Gauzak okerrenean zegoenean, SUPER AMARA Bera Bera Lasesarreko pistan hautsak astindu ditu. Bengoetxeak aurretik jarri du Zuazo (41’: 16-15) baina bere jaurtiketan Maitane Etxeberriaren aurpegian jo du sudurreko hezurrak hautsiz. Medikuak minutu batzu egon da jokalariarekin eta partida utzi behar izan du gipuzkoarrak.

Covid 19ak eragindako egoera dela eta Eusko Jaurlaritzak atzo onarturiko azken murrizketei erreparatuta, Zubileta Evolution BM Zuazo eta SUPER AMARA Bera Bera taldeek larunbatean (19etan streaming) jokatuko duten euskal derbia Lasesarreko harmailak hutsik ageri direla (Javier Álvarez –EAE- eta Yon Bustamante –Nafarroa-) egingo dute.