
Etenaldira lidergoan nor izango den lehia SUPER AMARA Bera Bera nagusi irten da, Unicaja Banco Gijón gaindituta Gascan (28-22, 16-10 atsedenadian) eta horrez gain Rocasak Telden Mecalia Atlético Guardésekin (34-34) berdinduta, kanariarrak eta astuariarrak, bigarren dira donostiarrekiko hiru puntura.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da gaur Guerreras Iberdrola Ligako 10. Jardunaldiko partidaz mintzatzeko, izan ere bere taldeak Unicaja Banco Gijón hartuko du Gascan asteazkenean 19etan (Luis Colmenero, Gaztela-Leoi eta Víctor Rollán, andaluziarra). “Ez da erraza izango” ohartarazi du Ermuarrak.

Asteburuko emaitzen artean, azpimarratzekoak dira Euskal ligan Lacturale Bera Berak, jubeniletan eta kadeteetan Bidasoaren aurrean lortutako garaipenak. Jubenil mutiletan, Gipuzkoako Txapelketan, Herrería Bidebieta Bera Berak amore eman zuen irungoen aurka (28-30).

Espainiako Eskubaloi Federazioak Espainiako Mundialean izango diren 18 jokalariz osaturiko zerrenda zabaldu du gaur, bertan SUPER AMARA Bera Berako Maitane Etxeberria, Elisabet Cesáreo eta Laura Hernández jokalariak direlarik.