
Ez da asteburu mamitsua Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat Euskal Kopan, izan ere, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mailako mutilen taldeak baino ez du garaipenik eskuratu. Senior taldeak ezin izan zion lehenengo zati eskasari bueltarik eman eta iazko txapeldun Ameztoi Zarautzek partida irabazi zuen.

super amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes gainditu du (32-23, atsedenaldian 16-16), bigarren zatian defentsareko grina berreskuratu ostean, lehen zati gorabeheratsuan Maddi Aallaren geldiketak izan dira aipagarrienak.

Imanol Alvarezek komunikabideak hartu ditu gaur eguerdian Gascan, bihar super amara Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardes arituko diren leku berean (19etan Miguel Martín Soria – Valentziarra– eta Jesús Álvarez – Asturiarra–. Entrenatzaileak espero du “Superkopak errefortzu bat izatea, ez erlaxaziorako beta”.

Astebururako Euskal Kopari ekingo diote senior, kadete eta jubenil mailako taldeek. Etxean arituko dira Senior taldea eta Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilak. Senior taldeak Bidebietan 16,10etan Zarautz hartuko du eta mutilek, Muskiz 18,10etan.

Iberiar Superkopak lehen titulua ez ezik Bera Beraren historian 27.000. gola ere ekarri zuen emakumeen eskubaloi gorenean dagoenetik. Mariane Fernandes izan zen golegilea, 10. Minutura iristear eta 4-4 berdinketa suposatu zuen, laugarren aldiz super amara Bera Berak markagailua ados jartzen zuela eta brasildarraren lehen gola. Beste hiru egin zituen, horietako bat zazpi metroetatik, Finala erabaki zen marratik.