Bidebietan jokatutako Gipuzkoa Kopako partiduan, Donostiakoak arazo handirik gabe Andoaingo Leizaran taldea gainditu zuten. Etxekoak hasieratik markagailuaren jabe egin ziren eta pixkanaka abantaila handitzen joan ziren, atsedenean 16-9. Tamalgarriena Nahiara Elgarrestaren belauneko lesioa izan zen. Golegileak: Elgarresta 11, Lazcoz 8, Citu 2, Valle 1, Artano 1, Gonzalez 1, Eizagirre 1
Igandean 10,00etan Bidebietan, Kadeteak partidu zail bat jokatu beharko dute Zarautz Mollari taldearen aurka, eta ligako partidutan izan den bezala, garaipena lortzeko lehia handia izango da, bi talde hauek Gipuzkoako Kopa irabazteko faboritoak bai dira.
Larunbatean19:00tan, J.A.Gaska polikiroldegian, Akaba Bera Berak dudarik gabe liga amaiera honetako partidurik garrantzitsuena jokatu beharko du. Itxako taldea sailkapeneko bosgarren postuan aurkitzen da Akaba Bera Beratik puntu bakar batera. Bi taldeen helburua laugarren postua lortzea eta datorren denboraldirako europako txapelketa jokatzeko postuetan mantentzea da.
Larunbatean 20,00tan Bidebietan Donostiakoak lan handia egin beharko dute Leizaran taldea gainditzeko. Liga txapelketan Bera Berak bi partiduak irabazi zituen, baina txapelketa honetan ezusteak maiz gertatzen dira eta argi ibili behako dute.
Txapelketa berria eta lehen partidua Andoainen, igandean 11,30tan Leizaran taldearen aurka. Partidu berdindua izango da kanpoan jokatzen dutela kontuan izanik. Ligan Donostiakoak garaile izan ziren jokatutako bi partiduetan.