Bera Beraren harrobiko taldeek asteburu berri bati ekingo diote, eta pasa den asteko emaitza txarrei buelta ematen saiatuko dira. Infantilek eta seniorrek atsedena izango dute, baina infantiletako B taldeak partidu bat jokatzeko zuenez, larunbat honetan arituko da.
Txikiek fase berriaren estreinaldian gol bakarragatik galdu zuten, eta gauzak aldatzen saiatuko dira larunbatean 11:45etan Beraunen Ereintzaren kontra jokatuko duten partiduan.
Kadeteek eta jubenilek ere ez zuten ondo hasi fase zail eta berri hau. Bera Bera kadeteak Usurbili egingo dio bisita larunbatean 17:00etan. Amorruz joango dira, denboraldiko lehen norgehiagoka galdu ondoren.
Jubenilek beren aldetik etxean jokatuko dute, Egian konkretuki, Autobuses Juantxu Kukullaga arerio izanik. Lehia larunbatean 17:30an jokatuko da.
Otsaileko azken aste bukaera ez zen ona izan Bera Beraren harrobiko taldeentzat, garaipen bakarra lortu baitzuten, eta lau porrot. Hala ere, animoak goran jarraitu behar du, hurrengo asteburuan ziur gauzak beste itxura bat dutelako. Horrela lan eginda, garaipenak ez dira urruti egongo.
Lortutako garaipen bakarra Bera Berako infantilek lortu zuten Foru Aldundiaren Txapelketan. Bertan, gazteenek ez zuten arazorik izan Aloña Mendi B 21-12ko emaitzaz gainditzeko. B taldeak bestalde, ez zuen zorterik izan Gipuzkoako Txapelketaren estreinaldian, eta gol bakarragatik galdu zuen Elgoibarren kontra (21-22).
Kadeteek eta Jubenilek Euskadiko Txapelketan estrainatu ziren baita ere, baina ezin izan zuten nahi bezala hasi. Bi taldeek galdu egin zuten Ermuako Errotabarri Eskubaloiaren kontra. 22-27 emaitza izan zuten kadeteek, 26-28koa jubenilek.
Asteburu txar honek jarraipena izan zuen seniorren partiduan, euren ibilbide bikaina moztua izan baitzen Leizaranengatik. Andoainen 29-26 emaitza izan zuten, baina txarrena Maria Graciaren lesioa izan zen. Oraindik ez dakigu lesio horren larritasuna, baina Klubetik animo asko eta besarkada handi bat bidaltzen dizkiogu.
Otsaileko azken asteburuak Bera Beraren taldeentzat partidu ugari ekarriko ditu. Infantiletako B taldeak, kadeteak eta jubenilak beren fase berriei ekingo diete, non beren mailetako txapeldunen artean txapeldun izaten saiatuko diren.
Infantilen B taldeak Gipuzkoako Txapelketaren Azken Faseari hasiera emango dio Pasai Donibanen larunbatean 10:45etan. Arerio bezala Casa Astigarraga Elgoibar izango dute. A taldeak bestalde, Foru Aldundiaren Txapelketako bigarren lehia jokatuko dute igandean 11:30etan Bidebietan. Aurkaria Aloña Mendi B izango da.
Kadete taldeak denboraldiaren bigarren faseari hasiera emango dio larunbatean 16:00etan Bidebietako polikiroldegian. Arerio gogorrak izango dituzte fase berri honetan, Euskadiko txapeldun izateko asmoarekin. Lehenengo aurkaria Errotabarri Eskubaloia izango da. Bere multzoan gainera Zuazo eta Usurbil daude.
Euskadiko txapeldun izateko borroka jubenilek ere larunbatean hasiko dute. Errotabarri Eskubaloia izango da euren arerioa baita ere, baina kadeteak ez bezala, bisitari moduan arituko dira hauek. Partidua Ermuako Miguel Angel Blanco polikiroldegian izango da 17:00etan. Euren multzoan Aiala Zarautz eta Kukullaga Autobusak ere daude.
Bukatzeko, seniorrak Andoaineko Allurralde polikiroldegian arituko dira larunbat arratsaldean 18:15etatik aurrera Leizaranen kontra arituko dira, zuzeneko arerioa dena. Bera Bera forma zoragarrian dago, eta bigarren postua lortzeko borrokan sartu daiteke larunbatean garaipena lortzen badu.
Bihar 18:00etan Telden (Kanariak) Bera Berak aurtengo Erreginaren Kopan debuta egingo du, azken urteetan sekulako pozak eman dizkion txapelketan. Garaitu beharreko lehen arerioa Elda izango da, final laurdenetan itxaroten ari zaiguna.
Oso aurkari indartsua da, bigarrenak dijoaz ligan, eta bihar faboritoak beraiek izango dira. Hala ere, Bera Berak ligako momentu txarra ahaztu nahi du, eta 2007 eta 2009ko lorpenak burura ekarriz, txapeldunak izan zirenean, bihar beste orrialde historiko bat idazten hasi. Lehen partidu hau oso azterketa gogorra izango da, baina igaro ezkero, ametsak indar handia hartuko luke, finalerdietan arerioa Ro Casa edo Monovar izango litzatekeelako, teorian errazagoak.
Egia da hala ere, ligako azken bi porroten ondoren neskak animoa ikutua dutela, normala denez. Reyes Karrere entrenatzaileak uste du “kontzentrazio maila jaitsi egin da azken partiduetan, eta honenbestez, gure joku maiala. Potentzial handiko taldea gara, baina ezin dugu ezer emantzat eman, lanik gabe pasa den larunbatean Murtzia gertatu zena gerta baitaiteke. Horregatik egun hauetan gugan pentsatzen aritu gara, berriro gure joku maila aurkitzeko”.
Elda bezelako talde indartsu bati irabazteko “ez dago ondo jokatzea besterik. Eta oso defentsa ona egitea noski. Beraiek eraso bakoitzean gola egiten badigute, erraz sartzen badute, gure estresa asko handituko da, eta prezipitazioan erori gaitezke” dio Karrerek, konfiantza berreskuratzea klabea izango dela uste duena, zerbait positiboa ateratzeko. Donostiarren entrenatzaileak ere Eldari ematen dio faboritoaren papera. Hori baliatuz, Bera Berak presio gutxiagorekin irten beharko litzateke.
Alakantdarrak gainera joku momentu onean daude. Reyes Karrerek nabarmentzen du “euren zazpikoa oso kontsolidatua dute. Beren jokalariak oso indartsuak dira, Patri Alonso, Ana Paula edo Vanesa Moros kasu, esperientzia handikoak direnak. Hauek frenatzeko, kontzentrazio maila oso altua behar da, indibidualki oso onak baitira”.
Hala ere, Bera Bera Kanarietara irabazteko pentsamenduarekin doaz. Maila handiko taldea dira, historia eta zaletu handiak atzean dituena, eta garaipena lortzea izan behar da, eta da, taldearen helburu bakarra.
Kopa bihar hasiko da final laurdenetako partidu guztiekin. 12:00etan Saguntok eta Alicantek teorian kanporaketako partidurik parekatuena jokatuko dute. Itxako faborito handiak 16:00etatik aurrera arituko da Elcheren kontra. Bi lehia hauen irabazleak elkarren artean arituko dira larunbatean 17:00etatik aurrera lehen finalerdian.
Koadroaren behekaldetik, 18:00etako Bera Bera-Elda partiduaz gain, 20:00 finalerdiak itxiko dituzte Ro Casak eta Monovar Urbacasasek, finalerdietarako txartelaren bila. Bi irabazleak larunbatean 19:00etan egongo dira aurrez aurre. Final handia igandean 11:00etan izango da. Ametsak eguna eta ordua jarrita dauka. Jo ta ke, irabazi arte!!!
Bera Beraren zaletuek hainbat eskaintza izango dituzte Bera Bera eta Eldaren arteko kopako partidua jarraitzeko hurrengo ostegunean 18:00etatik aurrera. Www.deporteonline.tv webguneaz gain, Vivir Elda Irratiak partidua zuzenean emango du, eta Interneten bidez jarraitzeko aukera egongo da. Linka hauxe da: www.streaming.telemaco.es/vivirdigital. Gainera, protagonisten hitzak entzuteko aukera egongo da link honetan: www.vivirdigital.com.