
Imanol Alvarezek hedabideen aurrean egin duen agerraldian aitortu duenez, “orain erronka bakarra garaipena lortzea da”, liga erregularreko lehen postua lortzeko lehian jarraitzeko, nahiz eta onartu “orain ez dagoela gure esku”. “Bi berdinketa jarraian izan arren hor gaude”, Elxetik puntu bakarrera eta Granolllersi asteazkenean irabazi zion Malagatik bi puntura. Horregatik, bihar Atarrabian Replasa Beti Onaken aurka jokatuko duen partida “beste aukera bat bezala” ikusten du, “gauden tokian gaudela borroka bizian jarraitu behar dugu”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak Carmen Adarraga 2024 saria Tati Garmendiari ematea erabaki du, eskubaloiko jokalari, entrenatzaile eta zuzendari gisa egindako ibilbide bikaina osatzeaz gain, kirolean berdintasuna sustatzeko eta emakumeen talentuaren alde egiteko konpromisoagatik ere, eliteko kirolarien lehiaketa-baldintzak duinduz.

Iñauteriak igarota, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak lehiaketara itzuliko dira asteburu honetan. Lehengo astean garaipenak lortu zituzten senior eta kadete nesken taldeak Euskal ligan eta larunbatean Urdulizen Bera Bera senior taldeak erronka zaila du hirugarren sailkatua den Berango Urduliz taldearen aurka.
Euskal ligan, Bizkaian ere arituko dira Herrería Bidebieta Bera Bera taldea larunbat goizean Basaurin eta Lacturale Bera Bera kadete taldeak, Ermuan arratsaldean.
Gipuzkoako txapelketan, Bera Bera Urdina kadete taldeak Bidebietan Ordizia hartuko du larunbat goizean eta jubeniletan, Lacturale Bera Berak Elgoibar eta Herrería Bidebieta Bera Berak Saieko.

super amara Bera Bera eta Replasa Beti Onak taldeetako jokalari Lyndie Tchaptchet eta Eider Hernández Lacturalen zuten hitzordua Guerreras Iberdrola Ligako 18. Jardunaldiari dagokion partida komentatze aldera.

Harrobiko bi partida besterik ez asteburu honetan eta bi garaipen. Larunbatean Bidebietan, Euskal ligako senior nesken taldeak Eharialdea gainditu zuen 31-22. Partidaren nobedadea Maren del Campo jokalariaren itzulera izan zen, lotailu gurutzatuaren lesio luzea eta larria behin gaindituta. Garaipenari esker, Bera Berak –partida bat gutxiago- Ameztoi Zarautz du puntu batera eta datorren larunbatean Urdulizen hirugarren sailkatuari egingo dio bisita.
Fitxa: Ulazia, Urretabizkaia (3), A. López S. (5), Vázquez (5), M. Eguren (3), Sarriegi (1), Villarrubia (2), Azkue (1), Ruiz de Gauna, Lizeaga (5), A. López G., Jauregi (1), Macicior (3), M. del Campo (1) eta J. del Campo (1).
Bestetik, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Loiun Urdaneta taldearen aurkako partida iraultzea lortu zuten (29-31).
Fitxa: Ausin, Escanlar, Lasa (6), Pérez-Muga (3), Alzua (1), Urtasun (10), Baird, Iriarte, Azkasibar (2), Sagastume (1), Odriozola eta Murgiondo (8).