Mauge Gezalak zuzentzen dituen jubenil taldeak 26-16 irabazi zion Aiala ZKE eta partidarik galdu gabeko ibilbidea egiaztatu zuten, bai hasierakoan bai fase finalean, ondorioz, jardunaldi bakar baten faltan euskal ligara igotzeko sailkapena jokatzeko txartela lortu du taldeak.
Bestalde, Veronica Valverderen Bera Bera Egia kadete 2 taldeak aise nagusitu zitzaion (39-12) Bartolo Jatetxe ZKE bigarrenari –puntu bakar batera zegoena- eta Gipuzkoako txapelketa eskuratu du jardunaldi bakarra gelditzen denean. Asteburu honetan Urnietako KE A taldearen aurrean litekeena da jardunaldi guztiak irabaztea, hau da, hamasei partidak. Horrela, jubenilak bezala, kadeteek baita ere euskal ligarako igoera fasea jokatuko dute.
Bestetik, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Urnietako KE A gainditu zuen 22-11 eta asteburu honetan Egia Bera Bera taldearen aurka amaituko du liga, derbiak erabakiko du bietako nor gelditzen den aurretik.
Azkenik, Bera Bera Egia Infantil B taldeak bukaeraraino borrokatu zuen Ereintza C taldearen aurka etxetik kanpo, halere, 14-12 galdu zuen. Bera Bera Egia Infantil A taldeak, aldiz, 10-14 menperatu zuen CDB Leizaran Andoainen eta asteburu honetan sailkapeneko laugarren postuari begira jarriko da Urnietako KE A hartuko baitu.
Senior preferente mailako Egia Bera Berak atsedena hartu zuen eta asteburu honetan CDB Leizaran izango du aurrez aurre.
Argazkian, Bera Bera Egia kadete 2 eta Bartolo Jatetxeak ZKE partidako irudia.
Emaitzak: infantil , jubenil , kadete
Donostiarrek ez diete kanarrariei inolako aukerarik eman. Hasiera nahiko berdintsua izan da baina Bera Beraren doinuarenpean. Atsedenaldira iritsi baino lehen Rocasarekiko tartea ireki duelarik (9-16). Bera Bera 6-0 defentsan kokatu du: Zoqbi, Altuna, Cuña, Rubio, Carvalho, Campa eta Ziarsolo eta ondoren, Eli Pinedo atera da 5-1 defentsa kokatzeko eta Bea Fernandez eraso jokoa arintzeko.
Bigarren zatian, Reyes Carrereren jokalariak abantailari eutsi diote eta, horrez gain, Rocasa 14 golekin utzi dute 15 minutuetan. Ondorioz, tartea zabaldu egin dute Dara Carvalho, Bea Fernández eta hegalekoen golei esker.
Ro’casa: 22 (9+13) Guerra, Luján (1), Falcón, Rosario (1), López, González, Albadalejo (1), Davinia (7), Pérez, Rodríguez (4), María González (4), Tania Rodríguez (1) eta Petrinja (4).
Bera Bera 33 (16+17) Zoqbi, Altuna (2), Rubio (5), Carvalho (7), Campa (2), Cuña (3), Ziarsolo (2) –titular- Yamiley (p.s.), Pinedo (4), Fernández (5), Mena, Berta (2) eta Menéndez (1).
Epaileak: Sergio Francisco Gallardo y Francisco José Gallardo (Andaluzia) Kanporaketak: Carvalho, Mena, Pinedo eta Ziarsolo Bera Beratik
Partzialak: 0-1, 2-4, 4-6, 5-9, 6-11, 9-16 –atsedenaldia- 11-17, 14-19, 14-23, 14-26, 19-29 eta 22-33
Emaitzak
Bera Berak Anna Punkoren baja izango du. Errusiarra orkatilaren kanpoaldeko ligamentuaren hausturaz errekuperatzen ari delako.
Donostiarrek badakite Ro’casa arerio zaila izan ohi dela etxean. Izan ere, Bera Berak 32-25 galdu zuen iaz “gu guek irabazteko gai zirela sinestarazi genielako” aitortzen du Matxalen Ziarsolo kapitainak. Horregatik, bai berak bai Verónica Cuña zentralak “hasiera hasieratik gure jokurik onena erakustea” eskatzen dute.
Alcobendasen aurkako garaipenak (36-25) Bera Bera Eskubaloia sailkapeneko goiko aldean finkatu du. Lehenengo itzulia amaitzeko hiru partida falta dira, Ro’casaz gain donostiarrek Elda Prestigio taldea hartuko dute Bidebietan asteazkenenan (7etan) eta Murtziara autobusez abiatuko dira ostiralean, San Sebastian egunean, urtarrilaren 21ean Ucam Murciaren aurka jokatzeko.
Gau hortako sailkapenak esango digu Kopan arituko diren zortzi taldeak, aurreneko biak zerrenda buru izango dira, hau da, balizko finalean baino ez dira elkartuko.
Matxalen kapitainak ohartarazi du “iaz Kanarietan eta Murtzian galdu genuen” halere, ziur dago “aurten ondo jokatzen ari gara eta etxetik kanpo jokatu arren irabazteko aukera gehiago izango ditugu”.