Donostiarrek lehenengo partida etxean jokatuko dute, azaroaren 15-16an bigarren txanda gaindituko duen taldearen aurka, Italiako txapeldun Jomi Salerno edo Islandiako IBV, Ligan finalerdietara iritsi zen taldea. Italiarrek zein islandiarrek Salernon elkar ikusiko dute urriaren 18-19an eta itzulera Islandia hegoaldean uharte batean dagoen Vestmannaeyjar hirian, urriaren 25-26an.
Eskubaloian Islandia erreferentzia handiko herria izan arren, IBV taldeak eskarmentu gutxi du Europan. Bi aldiz baino ez da izan bertan: 2000-01 denboraldian EHFn eta 2003-04an Challenge Cupean, finalerdietara iritsi zelarik. Ligan azkeneko hiru denboraldietan hirugarren gelditu da Liga erregularrean, play-offean final atarian geldituz.
Italiako txapeldun Jomi Salerno, aitzitik, 2000.ko lehenengo hamarkadan askotan aritu zen Europan. Iaz Champions Leagueko prebia antolatu zuen Salernon –Napolitik 55 kilometrotara-, eta WHC Vardar, Rostov eta Fleury talde handiak hartuz. Mazedoniarrek eta errusiarrek ez zuten kupitu. Ostean prebian nagusi izan zena eta Championseko Bera Berako aurkari Vardarrek 35-16 gainditu zuen Jomi Salerno eta hirugarrena izateko partidan, Rostovek 41-18.
Ondorioz, Cup Winners’ Cup jokatu zuten italiarrek, Spono Nottwil suizarra mendean hartu zuten (61-42) baina hirugarren kanporaketan Norvegiako Tertnes Bergen taldearen aurka galdu zuten (49-58).
EHF 2014-15
Maialen Múgicak 23 urte berri bete ditu, 1,75 m. altuera du eta azkeneko hiru denboraldietan BM Porriño taldean jokatu du. Azken urte honetan erasoan ardura gehiago hartu du, Ligan ia ehun goletara iritsita.
Bestetik, abenduan 23 urte beteko dituen Ana Martinezek kontratua luzatu du Bera Berarekin. Elxetar hegalekoak iaz iritsi zen Bera Berara eta bere ekarpena erabakiorra izan zen tituluak lortzeko. Ana Martínezek liga sei partida eta Champions Leagueko hiru norgehiagoka galdu zituen Espainiako selekzioarekin sorbaldan izandako luxazioa dela eta. Ondorioz, kluba ziur da jokalariak aurten gehiago emango diola taldeari.
Jorge Dueñasen azken deialdietan izan da Ana Martínez. Orain, Unibertsitateko selekzioan izango da Maialen Múgica eta María Núñez bezala. Hirurak Pontevedran egon beharko dute uztailaren 27an, Guimaraesen abuztuko lehenengo astean burutuko den Unibertsitate mailako Mundiala prestatzeko.
Argazkian (Iris González): Ana Martínez eta Maialen Múgica, aurrez aurre.
Programa honen bitartez, mugimenduak murriztuta dituzten pertsonei, ezintasunagatik nahiz adinagatik, eguzkiaz eta itsasoaz berdintasunean gozatzeko aukera izango dute, langile prestautekin eta hainbat baliabideei esker. Hondarribiko hondartzan asteartetik abian jarri zena abuztuaren 31ra arte luzatuko da egitasmoa.
Gipuzkoako Kirol egokituen Federazioa