Larunbatean hiru puntu behar zituzten Usurbiletik baina kadete taldeak ezin izan zuen 26-20 galduz. Jubenilek, aldiz, 29-31 irabazi zuten eta ligan laugarren gelditu dira. Argazkiak kadete eta jubenilak
Euskal ligan, senior taldeak azken minutura arte defendatu zuen zeraman tartea Bidebietan Ereintza Barymont taldearen aurka (26-24). Aurreneko faseko puntuak kontutan hartzen direnez, Dani Nieto eta Josu Manzano entrenatzaileen taldeak hiru puntura du Usurbil liderra eta alde bera du Aiala ZKE taldearekiko. Bi talde hauek elkarren aurka arituko dira igandean Usurbilen eta Bera Berak Zumaiako Asador Basusta Pulpo hartuko du Bidebietan.
Argazkiak senior taldea
Infantil eta kadete
Bestetik, kadete mutilen taldeak 9-30 galdu zuen Eslaban Eibar Eskubaloiaren aurka, infantil mutilen taldeak Hondarribian irabazi zuen Ama Guadalupekoari (20-27) eta nesketan, Bera Bera Bi taldeak derbia irabazi zion Bera Bera Bat taldeari (11-6) eta Bera Bera Hiruk Bidasoa B (12-13) taldearen aurka gol batez galdu zuen.
Itxako onena berdindu du Rocasak, lehen itzulian 26 puntu lortuta. Ligako lau txapelketetan, nafarrek aurreneko 13 partidak irabazi dituzte hiru denboraldietan: 2008-09, 2010-11 eta 2011-12, eta 09-10 denboraldian, berdinketa bat baino ez zuten utzi.
Bestetik, Bera Berako hiru ligetan, 12-13 eta 14-15 denboraldietan aurreneko itzuli amaieran iritsi zen lidergora, Elxen eta A Guardan utzi zituen puntuak aurreneko ligan eta iaz Bidebietan talde horien aurka. Imanol Álvarez entrenatzaile gisa, Bera Berak Alacanten 12. Jardunaldian galdu zuen.
Horrez gain, Rocasak partida estuetan asmatu egin du. Etxean aurreneko norgehiagoka 18-16 irabazi zuten Guardésen aurka eta (26-25) Aula Valladolidekin, azken baloi izan zuena eta etxetik kanpo 26-27 Bidebieta de María Gonzálezen gola medio azken jokaldian eta (22-23) Valentzian Canyamelaren aurrean. Hortik aurrera, aise atera ditu partidak, horien artean Barakaldon (26-34).
Rocasa eta Bera Beraren arteko ezberdintasuna, kanariarrek Bidebietan lortutako garaipena da. Horregatik gipuzkoarrek Rocasaren menpe daude eta hauek presionatuko ditu etxerako lanak egiten duen heinean, Alcobendasen bezala. Etxetik kanpo partida zailak ditu Rocasak, aurrenekoa datorren larunbatean A Guardan Mecalia Atlético Guardésen aurka edo Valladoliden azken etenaldira iritsi aurretik (martxoaren 5ean). Apirilean Bera Bera eta Zuazo izango ditu Telden eta Kopa ostean BM Porriñori egingo dio bisita eta maiatzean Alcobendas, iaz galdu zuen lekuan eta horri guztiari Challenge Cup gehitzen zaio.
Bera Berak ere egutegi zaila du etxetik at, bereziki, Valladolid (otsailak 13), Telde (apirilak 9) Porriño (apirilak 30), Barakaldo (maiatzak 14), León (maiatzak 21). Kopa ostean, Mecalia Atlético Guardés hartuko du Bidebietan eta azken norgehiagokan, Helvetia Alcobendas.
Helvetia Alcobendasek aise gainditu zituen Aiala Zarautz, Canyamelar Valencia, Elche Mustang, Clínicas Rincón Málaga, Jofemesa Oviedo eta duela bi aste arazoak izan zituen BM Porriñoren aurrean, gol bakar batez atera baitzuen norgehiagoka (28-27).
Partida hauetan etxean batez beste 28 gol baino gehiago sartu ditu eta 21,5 gol jaso. Félix García entrenatzailearen taldea gainditzeko Bera Berak Bidebietan Carobels ULE Cleba León taldearen aurkako jokua erakutsi beharko du.
Donostiarrek 16 eta 15 gol jaso dituzte azkeneko partidetan Zuazo eta Leongo taldearen aurka, hortaz, defentsa eta atepean sendo dira. Erasoan azken norgehiagokan erakutsitako joku bizia izango da erabakiorra.
Talde gaztea da Helvetia Alcobendas, Ciobanu salbu -42 urte- Prieto eta Alba García dira beteranoenak. Joku azkarra erabiltzen du kontraerasorako Teresa Francés edo Aramendia nafarrarekin eta posizionalean Boada edo Prietoren gidaritzapean hutsuneak aurkitzen saiatzen dira Mónica Ausàs edo Gandulfo argentinarraren jaurtiketak baliatzeko, Alba García pibotea topatzeko edo hegaletara baloiak irekitzeko. Defentsan, protagonismo handia hartzen du Nora Azurmendi donostiarra, Bera Berako harrobitik irten zena.
Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eta Carobels ULE Cleba León taldeen aurkako zerrenda bera osatu dute Puche eta Rubiok. Entrenatzaileek jakin badakite partida zaila izango dela eta plantillan mezu hori utzi dute.
Azken urteetan, halere, Alcobendas pista ona izan da Bera Berantzat. Iaz 28-32 irabazi zuen Tati Garmendia eta Montse Puche –aurreneko aldiz- eserlekuan; Imanol Álvarezekin bigarren Liga eskuratzeko urrats handia eman zuen (23-31) liga amaitzeko bi partida gelditzen zirenean; Reyes Carrererekin ligarako hautagai bihurtu zen (28-35) eta 2011-12 denboraldian Bera Berak ligako bigarren lekua ziurtatu zuen.