Espainiako hautatzaileak zerrenda definitiboa eman du gaur eta 16 jokalarien artean da Maitane Etxeberria.
Espainiak multzoko aurreneko selekzioa izan beharko du eta horretarako Polonia (larunbata, 18etan), Eslovakia (ostirala, 16 etan) eta Turkia (igandea, 12etan) gainditu beharko ditu.
Ikus zerrenda osoa
Eli Pinedo eta Bea Fernández
Bizpahiri egun atseden hartu ostean, gaur Madrilen elkartu dira berriro. Espainiako selekzioak Norvegiara egingo du bidaia egungo Munduko txapelduna ez ezik, Brasil eta Alemania ere izango ditu aurrean asteburuan.
Infantil eta kadete
Infantil nesken mailan, Bera Bera Hiru Usurbilen arituko da Udarregi B taldearen aurka larunbatean 11,30etan. Bera Bera Bat taldeak Urnietan egingo du Urnieta Kamox taldearen aurrean 12,15etan eta Bera Bera Bik Bidebietan hartuko du Zumaiako Pizzeria Pulpo igadnean 11etan. Kadete mailako taldeak, berriz, Elgoibarren 11 etan Gys Sport Elgoibar izango du aurrean.
Mutiletan, kadete mailako taldeak Bergaran jokatuko du larunbatean 13etan.
Olatz Ramon, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian.