
35 partida guztira, 26 garaipen, bost berdinketa eta lau porrot, 1.026 gol sartu eta 857 jaso. super amara Bera Berak laburbiltzen duten zenbaki gorenak dira, tripletea lortu duen denboraldia, 2015-16 denboralditik talde bakar batek ere imajinatu ez zuena.

Akutuerreka Kopa irabazi zuen larunbatean Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak Andoainen jokaturiko finalean Urnieta Guria Jatetxea taldean gaindituta (30-20, 12-5 atsedenaldian).
Bestetik, Bidebietan egun osoan zehar Bera Berako harrobiko hainbat talde topaketak egin zituzten Urola, Elgoibarko Sanlo eta Ermuko Errotabarri taldeekin batera, giro aparta sortuz.

Espainiako eta Brasilgo selekzioek Maitane Etxeberria eta Mariane Fernandes deitu dituzte A Guardan eta Rio de Janeiron egingo diren kontzentrazioetara. Uztailaren 10ean, 12an eta 14an Guerreras selekzioak Artalekun hiru partida jokatuko ditu, Angolaren aurka lehenengoa eta hurrengo bietan Hego Korea izango da aurkaria.