Aurkezpen ekitaldian hautatzaile kataluniarrak 17 jokalariez osaturiko zerrenda ezagutzera eman du, martxoaren erdialdean burutuko baitu aurreneko konzentrazioa. Deialdian dira SUPER AMARA Bera Berako Judith Sans, Maitane Etxeberria eta Alicia Fernández eta Espainaiko selekzioak Errumanian bi lagunarteko jokatuko ditu martxoaren 17 eta 19an.
Urteak joan ahala, Bera Bera Eskubaloiko eskola hazten ari da, izan ere aurten taldea banatu behar izan da bi egunetan, astelehenetan eta ostiraletan. 12 gazte elkartu ziren aurreneko egunean 2011ko irailean eta egun 49 dira. Besteak beste, Elene Vázquez jokalaria eskolatik hasi eta aurten Estatu mailako selekzioen arteko txapelketa jokatu du Euskadirekin jubenil mailan eta Loterías Ligako taldearekin ere entrenaldiak burutu izan ditu.
8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eskola, Bidebietan astelehenero edo ostiralero ordubetez betetzen dute saioa.




































