Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kiroletako Departamentuak sustatuta, SUPER AMARA Bera Berako hiru jokalari: Patri Elorza, Silvia Ederra eta Leire Aramendia eta beste horrenbeste CD Bidasoa-Irun taldetik: Asier Zubiria, Jon Azkue eta Markel Beltza eskubaloi pista osatu zuten Irungo enparantzan eta SUPER AMARAko erosketako orga atezainarik gabe ate moduan jarri zuten. Talde mistoak egin zituzten eta eraskutaldia ostean, neska-mutilak sartu ziren joku ezberdinak egitera horien artean dibertigarriena bola-irenslearena izan zelarik.
Europako proiektu baten baitan kokaturik, ekimen honen bidez Foru Aldundiak gazteriari adierazi nahi dio kalea ere jokutarako eremu aproposa dela, kiroletarako edo jarduera fisikoetarako. Horrela, #GipuzkoaActiveHacking se hashtag irekita dago sare sozialetan argazkiak edo bideoak igotzeko.
Harrobiko beste partida Bidebietan igandean bertan izango da. Jubenil mailan, Bera Bera Laranja jubenil taldeak Legazpiko Untzilla Abokatuak hartuko baitu 10,15etan.
Eta larunbatean Bera Bera Laranja kadete mutilen partida Hernanin 16,45etan.
Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi gelditzen direnean, hau da, hamabi puntu jokoan esan daiteke aurtengo Loterías Liga bi taldeen eskuetan dagoela: SUPER AMARA Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardés.
Egutegiei erreperatuz gero, donostiarrak aurkari zuzenari egin behar diote visita apirilaren 22an eta Kopa ostean Godoy Maceira BM Porriño hartuko dute, Kanarietara bidaia egin, Prosetecnisa Zuazo Bidebietan eta Leónen amaitu. Bestetik, Mecalia Atlético Guardések Lasesarren jokatuko du larunbatean, donostiarrak hartu eta gero Valladolidera egingo dute bidaia eta azken hiru norgehiagoketan, Elche etxean, azken bidaia Valentziara eta amaitzeko KH7 BM Granollers A Guarda.
Ana Martínez
Lehen itzulian SUPER AMARA Bera Berak aise gainditu zuen (28-22) Mecalia Atlético Guardés Patri Elorza eta Ana Martínez baja izan arren, oraingoan, elxetarrak aukera asko ditu Montse Pucheren esanetara jartzeko.
Lehengo larunbateaan Madrilen Base Villaverde taldearen aurka, lehenengo aldiz denboraldi osoan lehenengo zatia galdu zuen (12-11) SUPER AMARA Bera Berak, batez ere lehenengo zatian erasoan galdutako baloi asko galdu zituelako eta bigarrenean, 25 jartiketetatik hamaika baino ez zituen gauzatu (%44a).
Donostiarrak despistaturik atera dira, akaso partida garaizegi zelakoan, baina defentsan ez dira ondo sentitu, erasoak ez zuen asmatzen 5-1 defentsa gainditzen, kontraerasoak Encinas atezainak gelditu ditu hasieran eta Tempranoren geldiketak baino ez dute talde eutsi, Base Villaverde aurretik egon da markagailuan 42. minutura arte.
Puchek lehengo larunbateako hasierako zazpia errepikatu du, Marta López eskuin albokoan, Etxeberriarekin aldatuz. Erasoan Ederrak Sans ordezkatu du. Baina Base Villaverdek ondo mugitu du donostiarren defentsa, Cardador eta Lorena Montilla batez ere eta Andrea González piboteak mina egin dute. Gainera Sans eta Elorza kanporatu dituzte.
Baina Etxeberria, Elorza eta Ezkurdiak asmatu dute eta Base Villaverdek ez zuen bi goleko abantaila baina gehiago lortzen. Tempranok gelditzen jarraitzen zuen, Etxeberriak baloia lapurtu eta kontraerasoan sartu du gola eta atsedenera iritsi aurretik Elorza gerturatu du taldea 12-11.
Bigarrenean, hasi eta berehala, Marta Lópezek hartu du ardura, bi aldiz berdinketa lortuz baina norgehiagoka asko nahasi da bi kanporaketekin. SUPER AMARA Bera Berak, aldiz, 0-6 partziala lortu du baina ez du partida itxi, Encinas atezainaren aurrean eragindako akatsak aprobetxatzen jakin izan dute madrildarrek 3-0 partziala lortuz eta gol bakar batera kokatuz (19-20), baina Múgica aurretik eta ondoren, segundu gutxi falta zirela, Marta Lópezek asmatu dute 20-22 jarriz eta Donostiara puntuak eramaten lidergoan jarraitzeko, azken segunduan Base Villaverdek gol sartu arren.
Mecalia Atlético Guardések ere gol bakar batez irabazi dio Rocasari (26-25), hortaz, kanariarrekiko aldea zortzi puntukoa da eta antza Liga Loterías gipuzkoarren eta galizarren artean egongo da.
Fitxa: BM Base Villaverde 21, SUPER AMARA Bera Bera 22
BM Base Villaverde 21 (12+9): Encinas, Fernández (1), Lorena Montilla (4), Talavera (5), Andrea González (4), Natalia Montilla (3) eta Cardador (3) –titular- María González (1), Lorenzo, Belda, Ayllón, Garrido eta Iglesias (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 22 (11+11): Temprano, Etxeberria (3), López (8), Ederra, Elorza (4), Menéndez eta Aramendia (2) –titular- Sans (2), Múgica (1), Ezkurdia (2), Zaldua, Lizarbe, Encina, Berasategi eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: José Alberto Macías eta Ernesto Ruiz (andaluziarrak) Kanporatuak: Andrea González BM Base Villaverdetik eta Sans (2), Elorza eta Temprano SUPER AMARA Bera Beratik
Partzialak: 2-1, 4-3, 7-5, 8-6, 10-8, 12-11 –atsedenaldian- 14-14, 16-15, 16-18, 16-19, 17-20 eta 21-22