
Guerreras Iberdrola Ligak 13 jardunaldi bete ditu, lehenengo itzulia jokatuz hortaz eta sailkapenak taldeen asmoen berri ematen du nabarmen. Gorenean, bost talde titulua jokoan izango dutena edo Europako txartelak eta beheran lau talde jaitsiera saiheste aldera.

Mundakan asteuburuan ospatu zen promozio fasean Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Euskadi txapelketan aritzeko bigarren txartela eskuratu zuen Askartza eta Aloña Mendi gainditu eta Pulporekin galdu arren.

Ez zuen erraza izan baina Bera Bera senior taldeak Lauko Elgoibar (27-21) gainditu zuen, average delakoa ere bereganatuz, sailkapenean bost puntuko aldea ateratzen diolarik