
Puntuak lortzeaz gain, atzo partidak bi momento utzi zituen gogoratzekoak. Zazpigarren minutuan Sara Gilek penaltiz 3-0 egin zuen, talde honen ligan 19.000. gola zelarik 1990-91 denboraldin debutatu zuenetik. Bestea, garrantzitsuagoa, Malen Morandeira jokalariaren debuta, 16 urte dituela.

SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako lehenengo itzuliari amaiera jarri dio Helvetia Alcobendas gaindituz, defentsan, atezain bikain arituta lehenengo zatian, eraso jokora ere eraman zuelarik (35-18, atsedenaldian 18-7).

Euskal Liga amaituta Lacturale Bera Bera kadete eta jubenilentzat, aurrenekoek Basaurin bigarren faseari ekingo diote igandean. Horrez gain, Bera Bera Urdina infantil neskek bigarren partida jokatuko dute fase finalean.

SUPER AMARA Bera Berak bihar asteazkena Bidebietan (19etan) Helvetia Alcobendas hartuko du Guerreras Iberdrola Ligako lehen itzuliari amaiera jartzeko (Carlos Gude eta Juanjo Gude, euskaldunak). Partida horretarako baja dira Elke Karsten eta Judith Sans, aitzitik bigarren aldiz deialdi batean sartuko da Malen Morandeira jubenila.