
European League Women 2021-22 izeneko lehiaketaren xehetasunak eman ditu gaur Europako Federazioak. Guztira 39 talde onartu ditu EHFk, horien artean SUPER AMARA Bera Bera, Q2 delako kanporaketan, urrian, hasiko duena aurten Europako ibilbidean.

SUPER AMARA Bera Berako jokalari Eli Cesáreo Tokioko Joku Olinpikoetan izango da, Espainiako Eskubaloi Federazioak argitaratutako 16 jokalarien zerrendan dagoelako.

SUPER AMARA Bera Berako Adriana Cardoso eta Elisabet Cesáreo selekzioek egindako aurreselekzioan dira, Brasilekin eta Espainiarekin, hain zuzen, hau da, Tokioko Joku Olinpikoetara hurbildu dira, uztailaren 25ean beraientzako hasiko dena.