
SUPER AMARA Bera Berak larunbatean Gascan, Rocasaren aurkako garaipen ikusgarri batekin, Guerreras Iberdrola ligako lehen itzuliari amaiera jarri zion, 12 garaipen eta berdinketa batekin, tartea ireki du arerioarekiko, lehiaketako lehen zati ia biribila sinatuz, alegia.

Partida borobila, SUPER AMARA Bera Berak proposatu duen hori baino hobeto atera zaio beti zaila den Rocasa gainditzeko (33-20, 17-7 atsedenaldia) defentsa bikain bati esker, kanariarren albokoak estutu zituena, Maddi Aalla atezainak %47ko portzentzaiarekin orma bat eraki zuen, erasoan hutsuneak aurkituz Sara Gil protagonista (7 gol).

Errenteria, Eibar, Pasai Donibane, Gasca eta Bidebietan arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak. Euskal Ligako senior taldeak atsedena du eta datorren asteburuan ekingo dio bigarren faseari. Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Gascan jokatuko du, pista berdean Aloña Mendirekin, Guerreras Iberdrola Ligako partida baino lehen. Herrería Bidebieta Jubenilek Bidebietan Deca Elgoibar hartuko dute ostean, 20,10etan. Kadete mutilak etxetik kanpo arituko dira kadete neskak Errenterian, Lacturale Bera Berakoak Pasaian igandean eta infantil neskak, larunbat goizean Galtzarabordan.

Morvedre eta Zonzamas Cicar Lanzarote taldeen aurka lortutako garaipen ostean, SUPER AMARA Bera Bera Josean Gascara itzuliko da bi hilabete pasa eta gero. Larunbatean izango da (18etan) eta aurkari zuzena hartuko du Rocasa Gran Canaria, alegia, bost puntura dituen hiru taldeenetariko bat, teldekoen eta asturiarren arteko norgehiagoka falta bada ere.