Bera Bera

Select your language

Zilarrezko mailako Bera Berako senior taldeak denboraldiko lehenengo partida jokatuko du Bidebietan Urdaneta hartuz, igandean 12,15etan. Kukullaga Etxebarri (22-28) gainditu zuen lehen jardunaldian, bizkaitarrak, aldiz 29-37 galdu zuten Sustatuz Los Chelines, Castroko taldearen aurka.

Partida horren aurretik Gipuzkoako txapelketan, jubenil neskek 10etan Egia Natxo taberna taldea hartuko dute. Senior mutilak, berriz, Aloña Mendi izango dute bisitari Bidebietan, larunbatean 16etan.

Kadete mailan, berriz, Bera Bera Urdina neska taldeak Legazpin izango dute hitzordua larunbatean 9,30etan Zuritex La Salle Legazpiren aurka eta Bera Bera Donibane mutilak Oñatin 17,45etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores