Bera Bera

Select your language

Lisanne Kruijswijk 24 urteko zentrala fitxatu du super amara Bera Berak, 2025-26 denboraldirako lehen taldeko plantilla osatu duelarik. Hau da, Nicole Wiggins, Ester Somaza, Elena Amores eta Kruijswijken fitxaketekin betetzen ditu lau bajak.

Haga hirian jaiotakoa, Lisanne Kruijswijk Suediako Skara taldeko jokalari nagusietako bat izan da. Sävehof historikoaren aurka jokatu duen play-offean lortu du Skarak bere lehen liga titulua. Kruijswijk bereziki erabakigarria izan zen bigarren partidan, MVP aukeratu baitzuten, sartutako zazpi golei esker. Guztira, 92 gol sartu ditu ligako 31 partidetan.

Herberean, aurretik HV Quintusen eta bi denboralditan Cabooter Handball Venlo taldean jokatu zuen Suediara joan aurretik. Eta selekzioarekin, junior mailan lehiatu da eta absolutuan, apirilean Europarako sailkatze partida bat jokatu zuen eta 2024ko Europako aurre-selekzioan egon zen.

Sare sozialetan bidez, Kruijswijkek onartu du “oso pozik” dagoela Bera Beraren aritzeagatik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores