super amara Bera Berak larunbatean Gorostizan Zuazori irabazi zion eta, gainera, 30.000 goleko muga gainditzea lortu zuen 90-91 denboraldian eskubaloiaren elitean debuta egin zuenetik. Elke Karsten izan zen, penalti bat 7. minutuan gauzatuta, kopuru hori lortu zuen jokalaria.
Donostiako taldeak Barakaldon denboraldi honetako 39. partida ofiziala jokatu zuen, eta 1.048 gola sartu.
Egun 30.030 gol ditu, horietatik 23.710 Ligako partidei dagozkie (871), 2.304 Kopan (82), 3.585 Europari (134) eta 431 Superkopan (17).
Internazionalak
super amara Bera Bera zazpi jokalari galduko ditu aste honetan. Anne Erauskin, Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyo jokalariek Herbehereetako eta Alemaniako Munduko Txapelketarako sailkapena dute jokoan Espainiarekin, Kroaziaren aurka. Ostegunean Koprivnican eta igandean, Algecirasen.
Bestalde, Elke Karsten eta Shula Gavilan Leonen kontzentratuta daude entrenamendu batzuk egiteko, eta Eszter Ogonovszky eta Micaela Rodrigues, berriz, elkarren aurka arituko dira, Tatabanian, Budapestetik eta hungariarraren jaioterritik gertu.