Bera Bera

Select your language

Bigarren zatiaren erdialdera arte Zuazok erritmoari eutsi dio super amara Bera Beran (45 ": 22-24), baina 0-3ko partziala lortu du Alvarezen, Erauskinen eta Hernandezen golekin, partida behin betiko hausteko, bi puntu lortzeko eta A Guardan galdu duen Costa del Sol Malagara  lau puntura hurbiltzeko (eta partida bat gutxiago). Horrek liga erregularreko lehen postua bermatzen dio Mecalia Atletico Guardesi, European Leagueko postua eta play-offetako kantxa faktorea.

Partida Gorostiza kiroldegian jokatu da, Lasesarrek gorabeherak izan baitzuen haize bortitzen ondorioz. Zuazo irabaztetik zetorren eta egutegia ikusita, estutu egin behar zuen jaitsiera zuzena saihesteko edo itxaropen horrekin jarraitzeko. Horregatik atera da konplexurik gabe. Izaro Saizen 2-1ekoa eta 3-2koa izan ezik (4. minutua), ez da berriro aurretik jarri halere. Arrojeriak, Etxeberriak eta Karstenek 0-3ko partziala lortu zuten. Gol horrekin argentinarrak eskubaloiaren elitean Bera Beraren historian 30.000ko gola lortu du. Raquel Morek birritan berdindu zuen partida eta Ugazi Manterolak beste behin.

Bizkaitarren lehen lerroak arazo asko sortu dizkio donostiarren defentsari, gaur kosta egin zaiona finkatzea. Baina erasoan ere asmatu zuten gipuzkoarrek, Karsten, Etxeberria eta Tchaptchetekin (9-11). Ogonovszkyren sarrerarekin, super amara Bera Berak tartea ireki du (10-13), Alvarezek aldea handitu zuen, baina Zuazok gertu jarraitzen zuen. Atsedenaldian, 14-16.

Bigarren zatian, bizkaitarren erreakzioa iritsi da, bi aldiz berdintzea lortuz. 38. minutuan Zaballak jarri zituen taulak (19-19) eta orduan estutu du super amara Bera Berak. Louisek bi aldiz asmatu du, eta Alvarezek eta Etxeberriak errenta handitu dute (41 ": 20-23). Baina Zuazo eusten saitau da Permach eta Saizekin. Couto kanporatua izan da eta super amara aprobetxatu du partida behin betiko hausteko.

Bera Berak 22 partida ofizial bukatu ditu gaur, urtarrilaren 8an, hau da, hiru hilabete baino gutxiagoan. Datorren astean bere zazpi internazionalak gabe geratuko da apirilaren 14ra arte. Eta Aste Santuan, Rocasa hartuko du apirilaren 19an (larunbata, 19etan) eta apirilaren 23an (asteazkena, 20etan), Guardés liderra, super amarak Malaga gertu du, baina zaila da talde andaluziarrak hiru puntu galtzea geratzen zaizkion hiru jardunaldietan.

Fitxa teknikoa: Eskubaloia Zuazo 28, super amara Bera Bera 35

Eskubaloia Zuazo 28 (14+14): Polo, Manterola (2), Puigbó (1), Permach (3), Saiz (5), Moré (7, 4p) eta Amilibia (2) – hasierako zazpikoa- Zaballa (2), Sarriondandia-Ibarra (4), Gil, Couto (1), Ojea (1), García-Rubio, Valero, Marquina eta Ferreira (p.s).

super amara Bera Bera 35 (16+19): Kostic, Etxeberria (3), Álvarez (4), Gavilan (3), Arrojeria (3), Karsten (5) eta Louis (3) – hasierako zazpikoa- Hernández (1), Rodrigues (2), Tchaptchet (3), Arroyo, Menéndez (1), Erauskin (4), Ogonovszky (3) eta Prades (p.s.).

Epaileak: Álvaro López eta Roberto Argiz (kataluniarrak)

Kanporatuak: Zaballa eta Couto (2), Zuazotik eta Etxeberria eta Erauskin super amaratik

Partzialak: 3-3, 5-6, 8-9, 10-12, 11-15, 14-16 – atsedenaldia- 16-19, 20-22, 22-24, 22-28, 26-31 eta 28-35

Gertarerak: Partidaren atarian, Arrojeriak eta Menendezek omenaldia jaso zuten Eskubaloiko Zuazoren eskutik. Karstenek Bera Beraren historiako 30.000ko gola lortu du eskubaloiaren elitean, 3-5ekoa sartuta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores