
Lehenengo mailako donostiar derbia larunbat arratsaldean Aieten, liderraren aurkako garaipenaren ostean 18 urtez azpikoentzat konfiantza sendotzeko partida ederra, 16 urtez azpiko neska-mutilentzat partida gogorra Puion eguerdian eta igandean eskola irekita egongo da, beti bezala, errugbia probatu nahi duen ororentzat.

Beste larunbat bikain bat Anoetan, Euskal Ligako gizonezkoen eta emakumezkoen partidekin. Partida polita larunbatean Zarautzen Ohorezko B Mailako mutilek jokatuko dutena, sailkapeneko azkenaren aurka. Bigarren Euskal Mailako taldeak jaitsiera saihesteko lehia garrantzitsua izango du Irunen. S18 taldeak liderra hartuko du Gernikan, partida fisikoa izango dute S16koek Uribealdearen aurka, S14 Iruñean plakatzea lantzera joango da eta eskola igandean Puion arituko da.

Larunbat honetan, Kote Olaizola (Anoeta) errugbiaz beteko da, AVK Gipuzkoa Sortzen-eko talde nagusien partidekin. Gizonezkoen Lehenengo Euskal Mailako taldea bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du, eta emakumezkoek, berriz, lidergoa daraman taldearen aurka. Hirugarren taldea Lasarten ariko da, eta beheko mailetan ere jardunaldi garrantzitsuak izango dira.

Asteburu honetan partida onak izango ditugu: AVK Gipuzkoa Sortzen Anoetan jokatuko du larunbatean, S18 taldeak Iruñera bidaiatuko du, S16 taldeko mutilek eta neskek Bilbon jokatuko dute, eta igandean, Bultz Bera Bera Rugby Eskolak beste partida egun batez gozatuko du Gasteizen.