“Partida honek kanporaketa erabaki lezake” (Gasca, larunbata 19etan).
- Eskubaloia / Balonmano
Kopatik aldendu eta Ligan zentratzea. Testuingurua zaila bada ere, Imanol Alvarezek ez du datorren asteko ekitaldiari buruz ezer entzun nahi. Izan ere, “lehen partida hau oso garrantzitsua da” adierazi du. super amara Bera Berak Costa del Sol Malaga hartuko du bihar Gascan (19etan), “maiatzaren 19an bi aukera ziurtatzeko, lehenengoa 60 minutura eta bestea 10 minutuko partida batera, non gauza askok izan dezaketen eragina”.
Maiatzak 4-5 prebiak
- Errugbia / Rugby
Larunbat honetan, emakumezkoen euskal ligako finalerdia Anoetan, 13:30etatik aurrera, Bera Bera Ordizia Durangoren aurka. zatoz animatzera, final-laurdenak 16 urtez azpikoentzat Durangon larunbatean eta igandean Kontxa errugbiaz beteko da eskolarentzat.
Bera Berak Zilarrezko igoera Pontevedran jokatuko du
- Eskubaloia / Balonmano
Espainiako Eskubaloi Federazioak maiatzaren 10etik 12ra bitartean Zilarrezko Mailara igotzeko senior mailako sektoreak hartuko dituzten sei egoitzak ezagutzera eman du gaur. Bera Bera B sektorean dago, Cangasek (Pontevedra) hartuko duena. Bertan Tapería Do Chata BM Cangas, Covadonga eta Balonmano Sinfín taldeekin topatuko dira donostiarrak.
Ligako lehen finalerdiko partida, larunbata 19etan. Gascan
- Eskubaloia / Balonmano
Guerreras Ligako titulurako playoffetako final-laurdenetako koadroaren zati bat argituta, Iberdrola, super amara Bera Bera eta Costa del Sol Málaga taldeek plaza bat izango dute finalean. Lehenengo partida larunbat honetan jokatuko da, maiatzaren 4an (19etan) Gascan, eta bigarrena, Malagan, maiatzaren 19an.